BILBO. Horrela bada, astelehen honetan, abenduaren 19an, alkohol eta droga kontsumoaren kontrola eta zaintza areagotzeko kanpaina jarri da abian, eta urtarrilaren 4ra arte iraungo du.

Zirkulazio gehieneko lekuetan errepidean istripuak izateko faktoreetako bati aurre hartzeko abiarazi da kanpain; izan ere, hildakoak izaten diren istripuen %43an agertu ohi den faktorea da.

Ekimena Euskadiko Bide Segurtasunerako eta Mugikortasun Segururako Plan Estrategikoaren barruan dago. Lortutako datuak dagoeneko aurreko edizioetakoak jasota dituzten taula batzuetan jasoko dira, bilakaera zein den ikusteko.

Datu horien arabera, 2015eko abenduaren 19tik 2016ko urtarrilaren 3ra arteko kanpainan Bilboko Udaltzaingoak 144 proba egin zituen (138 alkoholemia neurtzeko eta zortzi drogen kontsumoa kontrolatzeko). Bi gidarik positibo eman eta isunak jarri zitzaizkien.