Ibilgailuen abiadura kontrolatzeko kanpaina datorren astean martxan jarriko dute
Iaz, Udaltzaingoak kontrolatutako 507.269 ibilgailuetatik 1.243 salatu zituen
BILBO. Modu horretan, Udaltzaingoak egunero batez beste lau kontrol egingo ditu kanpainaren zazpi egunetan zehar, hirian baimendutako abiadura zenbat ibilgailuk gainditzen duten ikusteko. Era berean, radarretan ezarritako muga gainditzen dutenak salatuko dituzte.
Kasu batzuetan, unean bertan emango diote arau-hausleari muga gainditzearen berri, kanpaina dibulgatzailea izateagatik eta gidariek erantzukizuna hartzearren; besteetan, aldiz, jakinarazpena etxean jasoko dute.
Bestalde, Bilboko Udaltzaingoaren Koordinazio eta Trafiko Sailak jasotako datu guztiak taula batzuetan sartuko dira, estatistikak egite aldera, eta datuak horretarako aurrez ezarritako adierazle batzuetara egokituko dira.
2015ean egindako kanpainen datuak
Ibilgailuen abiadura kontrolatzeko lau kanpaina egin ziren iaz. Udaltzaingoak kontrolatutako 507.269 ibilgailuetatik 1.243 salatu zituen, hau da, guztien % 0,25. Kanpaina honetan ere kontrolak goizez eta arratsaldez jarriko dira Bilboko zirkulazio-sarean, euren kokapena dela-eta gidarien segurtasunaren ikuspegitik arriskutsuak gerta daitezkeen lekuetan.
Más en Bilbao
-
Primeros en canjear las pulseras del Bilbao BBK Live: "Es la tercera vez que venimos y vamos a seguir repitiendo todos los años"
-
El Athletic se medirá a la Ponferradina en el centenario del Amorebieta
-
Escape de gas en Plaza Euskadi
-
Un escape de gas obliga a desalojar los comercios de la plaza Euskadi de Bilbao