"Euskara biziberritzen jarraitzeko erronkak" jardunaldia egingo da
Euskaltzaindiak "Euskara biziberritzen jarraitzeko erronkak" jardunaldia egingo du Bilboko egoitzan
BILBO. Euskaltzaindiak "Euskara biziberritzen jarraitzeko erronkak" jardunaldia egingo du Bilboko egoitzan ostiralean, otsailaren 12an. Elkarte, erakunde eta norbanakoen ekarpenak jaso eta aztertu ostean, jardunaldiaren egitaraua prestatu du Akademiaren Sustapen batzordeak. Jardunaldia 09:30ean hasi eta 14:00etan amaituko da, eta izena emateko epea otsailaren 10a arte egongo da zabalik.
Akademiak jakinarazi duenez, Patxi Saez Azpeitiko Euskara Patronatuaren zuzendariak eskari zuzena egin zion Euskaltzaindiari, "azken 50 urteotan indarrean dagoen euskararen paradigma aldatzeko prozesuan gidaritza har dezan".
Hala, bada, euskal eragile eta euskaltzaleen ikuspuntua ezagutzea garrantzitsutzat jo du Akademiak eta ahalik eta iritzi gehien entzuteko aukera izateko, otsailaren 12ko jardunaldia antolatu du. Ekimenak jarraipena izango du, jardunaldi horren bitartez Euskaltzaindiak prozesu bati hasiera eman eta eztabaida aldia zabaldu nahi du eta.
Jardunaldiko parte hartzaileen artean egongo dira Andres Urrutia euskaltzainburua, Patxi Saez soziolionguista, Bittor Hidalgo Euskal Filologian doktorea, Kike Amonarriz soziolinguista, Patxi Juaristi euskaltzain urgazlea eta Sustapen batzordeko kidea, Olatz Altuna Euskal Herriko Kale Neurketaren zuzendaria, Bikain Urukidi Lemoizko barnetegiko irakasle-monitorea eta Josu Waliño PuntuEUS Fundazioko zuzendari nagusia, besteak beste.
Jardunaldia streaming bidez ere jarraitu ahal izango da, eta zuzenean ikusteko aukera izango da interneten, www.euskaltzaindia.eus webgunean edota https://youtu.be/jtokcdn3Z2E helbidean.
Más en Bilbao
-
Vueling cancela cinco vuelos que debían aterrizar en el aeropuerto de Bilbao
-
Los cuatro consejos para disfrutar del concierto de Bad Gyal en el Bilbao BBK Live pese a las aglomeraciones
-
Bilbao impulsa su conectividad aérea como motor de desarrollo económico
-
Las bilbainadas regresan por Aste Nagusia: este el horario