Bilboko suhiltzaileek 2.648 esku hartze egin zituzten 2015ean
Bilboko Suhiltzaileen eta Babes Zibileko 2015eko Txostenaren arabera, 2.648 esku hartze egin ziren joan den urtean, hau da, 2014an baino %31,35 gehiago -orduan 2.016 irteera egon ziren-.
BILBO. Tomas del Hierro Bilboko Udalako Hiritarren Segurtasuneko zinegotziak eta Andoni Oleagordia Babes Zibil eta Larrialdietako zuzendariak prentsaurrekoan aurkeztu dituzte datuok astelehen honetan.
Horrela, laguntza teknikoak esku hartzeen arrazoi ohikoena izan ziren 2015ean (guztizkoaren %42,2), eta horien barruan sartzen dira, besteak beste, etxaurreetatik askatutako gauzak, zuhaitzak kalean erortzea, erakusleihoen hausturak, kalera eroritako gauzak, elektrizitateari eta gasari lotutako arazoak eta abar.
Joan den urtean, Bilboko suhiltzaileek 1.116 laguntza tekniko burutu zituzten (aurreko urtean baino %76,9 gehiago). Gehikuntza hori egon arren, 2014ko datuarekin alderatuta, %30,2 jaitsi da esku hartzeak eragiten dituen arrazoi nagusia -etxaurreetatik askatutako gauzak-, guztira 185 irteera eginda.
Hala ere, nabarmendu beharreko alderdien artean, egoerak ebaluatzeagatik eskainitako laguntza teknikoek %52,6 igoera izan dute 2014ko datuekin alderatuta (97 irteera), 148 izan baitziren.
Bestalde, 2015ean, salbamenduekin lotutako 897 esku hartze egin zituzten Bilboko suhiltzaileek (2014an baino %11,7 gehiago. Erletxeak kentzeagatik salbamendu kopurua handitu dela nabarmendu dute Bilboko Udaleko arduradunek, aurreko urtearekin alderatuta %191,9ko igoera izanda: 2014an 159 esku hartze erregistratu ziren, eta 2015ean, berriz, 464.
Salbamenduetan esku hartzeko bigarren arrazoi nagusia, adinekoak edo ezinduak etxebizitzetan erreskatatzeari lotutakoa da, eta 2014ko datuekin alderatuta, %3,2ko igoera izan da 2015ean (2014an 336 irteer eta 2015ean 347). Halaber, trafiko istripuengatiko erreskateetan %52ko murrizketa egon da (2014an 79 eta 2015ean 38). Era berean, Ibaizabalen egindako esku hartzeek %56ko murrizketa izan dute (2014an 25 eta 2015ean 11).
SUTEAK
Bestalde, suteek eragindako esku hartzeak gutxien gertatu zirenak izan ziren: guztien %33,9. Herritarrak hobeto kontzientziatzeak, eraikin eta lokaletan -publiko zein pribatuetan- eraikuntzako hobekuntzak egiteak eta udal ikuskatzaileen zaintzak lagundu dute etxebizitzetan eta gainerako eraikinetan sute gutxiago egoten. Zehazki, 2014rekin alderatuta %3,3 gutxitu ziren esku hartzeak iaz (2014an 245 eta 2015ean 237), Bilbon izandako suteen kopurua %9,1 handitu arren.
2014an bezala, asmo txarreko ekintzetan edukiontziak erretzearen ondoriozko suteak bigarren arrazoi ohikoena izan ziren, antzeko kopuruan mantenduta, %1,3ko igoerarekin -2014an 223 eta 2015ean 236-.
Beste sute mota batzuetan hazkunde nabarmena egon da, esate baterako, sastraketan -%75,6ko igoera, 2014an 37 eta 2015ean 65- edo ibilgailuen suteak -%43ko gehikuntza, 2014an 35 erregistratu ziren eta 2015ean, berriz, 50-.
Bestalde, SAMU udal anbulantzien zerbitzuak 1.500 larrialdi mediko artatu zituen guztira 2015ean, eta horietatik %41ean pazientea ospitalera eraman behar izan zen. Esku hartze horien arrazoi nagusiak hurrengoak izan ziren: %23,6an (354) prebentzioa izan zen, %22,6an erorketak (339), %14,9an (223) gaixotasunen bat, %8,9an erasoengatik (133), %7,5ean intoxikazioagatik (112), %7,2an talkengatik (108) eta %1,5ean ibilgailu batek harrapatzeagatik (22).
Bilboko Udaleko arduradunek adierazi dutenez, hamar teknikari profesionalez osatutako prebentzio alorreko udal ikuskatzaileen taldeko lana "gero eta garrantzitsuagoa da" azken urteotan, Herritarren Segurtasun Sailaren jardueraren barruko sute eta larrialdien aurkako babesaren alorrean.
Prebentzio saila edozein motatako eraikin eta jardueratarako segurtasun neurriez arduratzen da eta helburuak, arriskuen arabera, urtero aldatzen dira.
Hala, 2015ean, jendeari irekitako lokaletan, aparkalekuetan eta saltokietan ipini zen arreta berezia. Horri esker, Bilboko jarduerek arrisku maila nahiko ona edukitzea lortu da, suteen aurka babesteari dagokionez.
Honenbestez, 2015ean guztira 494 jarduera ikuskatu ziren: jendeari irekitako 143 lokal, 151 aparkaleku eta 21 saltoki. Gainera, lizentziei buruzko 179 txosten prestatu ziren. Halaber, jendearen segurtasuna bermatzeko ikuskaritzako 372 akta egin ziren 51 ekitalditan Bilbo osoan, eta horietan dena behar bezala bete zela nabarmendu dute.