Bilkoko udaletxeak 1.400 plaza eskeintzen ditu umeen aisialdiko aste santuko programetan
Guneberri, Kideberri eta Zientzia Eroa programetan izena emateko epea otsailaren 5ean hasten da
BILBO. Bilboko Udalak 1.400 plaza aurkeztu ditu umeen aisialdirako Aste Santuko oporretako programazioan. Gazteria eta Kirol Sailak proposatzen dituen jarduerak euskaraz eta gaztelaniaz egingo dira, aisialdiko ekintzak egiten diren bitartean hezkuntza ez formala lantzeko espazioa eskainiz.
Programa horien bidez, alde batetik, Bilboko Udalak familiaren eta lanaren kontziliazioa bultzatzen du eta, bestetik, umeei aukera ematen die gaitasun eta jolas berriak ezagutzeko eta euren inguruko beste ume batzuekin harremanak egiteko.
Gazteria Sailak Guneberri, Kideberri eta Zientzia Zoroa programen agenda berria diseinatu du Bilbon erroldatutako gaztetxoentzat; guzira, 505 plaza daude.
Espazio horiek zabalik izango dira martxoaren 29tik apirilaren 1era, martitzenetik barikura, goizeko 10:00ak eta 13:00ak bitartean udaltegi hauetan: Deustu, Castaños, Otxarkoaga, Begoña, Zazpi Kaleak, Irala eta Zorrotza Izena emateko 16 euro ordaindu beharko dira, edo 5,35 Diru-sarrerak bermatzeko Errenta jasotzen dutenek.
Izena emateko 16 euro ordaindu beharko dira, edo 5,35 Diru-sarrerak bermatzeko Errenta jasotzen dutenek.
ZIENTZIA ZOROA
Zientzia Zoroa programak 160 plaza dauzka, 40 plaza eguneko. 10,70 euro ordaindu beharko dira eta 8 eta 11 urte bitarteko neska-mutikoentzat da (2004-2007).
Tailer horietan esperimentazio zientifikoa landuko da oinarri kimiko, fisiko, geologiko eta biologikoekin. Eguneroko elementuak erabiliko dira eta egun bakarra aukeratu beharko da: martxoaren 29a, 30a, 31 edo apirilaren 1a, 16:30ak eta 19:30ak bitartean, Basurtuko Udaltegian (Zankoeta 1).
Guneberri, Kideberri eta Zientzia Zoroa programetan izena emateko, epea otsailaren 5ean hasiko da eta otsailaren 10ean bukatuko da. Bilboko Udalaren webgunean (www.bilbao.eus), informazioko udal telefonoan (010 / 944 010 010) edo "Bilbao Click” bulego elektronikoetan (udaltegietan eta San Agustin eraikinean) egin daiteke.
Zozketa publikoa otsailaren 12an egingo da, eta otsailaren 15tik aurrera emaitzak kontsultatu ahal izango dira, izena eman den leku berberetan.
BILBAO KIROLAK ERAKUNDEAREN PRIMERAKO ASTE SANTUA KIROLA EGINEZ
Kirol Bilbao Kirolak erakundeak, bere aldetik, kiroletako aisialdiko programa bat landuko du, Primerako Aste Santua kirola eginez. 6 eta 13 urte bitarteko umeek kirolaren modalitate desberdinak praktikatuko dituzte: badmintona, saskibaloia, eskubaloia, areto-futbola, areto-hockeya, uretako jolasak eta aretoko jolasak, besteak beste, martxoaren 21ean, 22an, 23an, 29an, 30ean, 31n eta apirilaren 1ean, goizez (09:00 ? 14:00).
Izena emateko epea otsailaren 16an hasiko da Bilbao Kirolak erakundeko abonatuentzat eta otsailaren 18an abonatu ez direnentzat.
Izapideak www.bilbaokirolak.com webgunean eta kiroldegietako makinetan egin ahal izango dira. Bilbao Kirolak erakundeko abonatuek 10 euro ordaindu beharko dituzte eguneko eta abonatu ez direnek 12 euro eguneko. Plaza egun baterako, egun batzuetarako edo egun guztietarako erreserba daiteke.
Plazak honela banatuko dira udal kiroldegietan:
- San Ignazio: 405 plaza
- Deustu: 210 plaza
- Txurdinaga: 300 plaza
Bilbao Kirolak erakundeak, dibertsitate funtzionala kontuan hartuta, 42 plaza gordeko dira (sei plaza eguneko) San Ignazioko kiroldegian. Interesdunek Kirol Egokituaren Federaziora deitu beharko dute (94 441 31 81) izena emateko.
Más en Bilbao
-
Bilbao valorará si mantiene o suspende las colonias municipales por la ola de calor
-
Las principales escuelas internacionales de diseño se citan en Bilbao
-
Bilbao integra en su Plan de Igualdad una docena de propuestas de Fekoor
-
Bilbok 'Zurrumurruen aurkako I. bienala-What de fake sariak' babestuko ditu