BILBAO. IgnacioCorcuera ‘Livingstone’ bilbotarrak zuzentzen duen Euskadi 4x4taldeak jendaurrean aurkeztu gaur goizean, Bilboko Udalarenlaguntzaz, Dakar Rallyan erabiliko duen ibilgailua, lasterketaamaitzea helburutzat hartuta. Aurreko bi parte-hartzeetan,‘Livingstone’-k zorte okerragoa izan zuen. 2012an, 14 etapetatikzortzi egitea lortu zuen, eta 2013an, lehendabiziko etapan erretiratubehar izan zuen, arazo elektronikoak tarteko.
Oraingoan,‘Livingstone’, Dakar Rallyan hirugarren aldiz bakarka partehartuko duen Estatuko lehen pilotua eta munduko bakarretakoabilakatuko da, eta horretarako, ahalik eta gehien prestatu dubere 4x4 ibilgailua, proba amaitzeko berme guztiak eskaindiezaizkion, pilotu bilbotarrak adierazi duenez.
‘Livingstone’-ekinbatera lan egiten duen mekanikari-taldeak -Tolosako Hausiarte Sport-goitik behera doitu du azken asteotan 230 HPko lur orotakoibilgailua, errendimendua hobetu eta munduko lasterketariklatzenean aurkituko dituen ezusteko guztiei aurre egiteko gauzaizan dadin, duna traidoreak edota ibilgailuek nahiz pilotuek jasanbeharko dituzten muturreko tenperatura beroak tarteko direla. Gogoanizan, zenbaitetan, tenperatura 50 gradu zentigradokoa ere izandaitekeela ibilgailuen barruan.
Horrenharitik, Mitsubishi ibilgailua Corcuerak 2012ko Dakar Rallyan erabilizuen berbera izan arren, motorra erabat eraberrituta dauka, etaegiturari ahalik eta gainpisu gehien kendu zaio, pisu txikiagoa etaerresistentzia handiagoa duen karbono-zuntzezko piezen laguntzaz.Horrekin batera, xasisa indartu da, ibilgailuak bi tona ingurukopisua izan dezan.
Eraberean, mekanikariek ibilgailuaren alderdi elektroniko osoa kendudute, berogailua eta aire egokitua barne, askoz ere errazagomatxuratzen baitira hauts, bibrazio eta tenperatura altuen eraginez,eta ordainetan, eraberritutako suspentsioa dauka, Öhlinsmarkakoa, motorraren munduan oso-oso ezaguna. Suspentsioagiltzarrizko osagaia da proba honetan. Gainera, ibilgailuak batzuetan12 eta 14 ordu inguruko etapa ezinago luzeak jasan beharko dituelakontuan hartuta, 350 litroko edukiera duen erregai-tanga jarrizaio.
18urte bakarkako lehiaketan
Horrela,lur orotako ibilgailuak mundu osoan barna eramango du Bilborenizena, Dakar Rallya baita, Frantziako Tourraren atzetik, munduanjarraitzaile gehien duen etapadun proba. Horren haritik, azaroaren20an, Mitsubishi ibilgailua Frantziako Le Havre hirira abiatuko da,hortik itsasontziz Buenos Airesera iristeko asmoz, Argentinakohiriburuan kokatu baitute 2015eko Dakar Rallyaren irteera.
2015ekoDakar Rallya Argentina, Bolivia eta Txilen zehar jokatuko da, 14etapaz eta atseden egun batez osatutako 9.000 kilometroko ibilbideaeginez. Lasterketa Atacamako (Txile) basamortuan (planetaosoko lehorrena eta latzena) eta Andeetako mendilerroan barna ereibiliko da, itsas-mailatik gorako 3.000 metro batez bestekoaltitudean, eta 4.700 metroko altuera duen igarobide batzeharkatuz.
Probaamaitzea helburu nagusitzat hartuta, Corcuerak erronka pertsonal batere gainditu nahi du Dakar Rallyaren bitartez. BilbonOsakidetzako anbulantzia-gidari gisa lan egiten duen pilotu honeksendagaiak eta material sanitarioak eramango ditu Boliviako herribehartsuetara. Aldi berean, Gernikako Arbolaren kimu banaeramango du Argentina, Bolivia eta Txileko hiru euskal etxetara,horixe baita euskal diasporak gehien estimatzen dituen oparietakobat.
Esandakoguztiaz gain, ‘Livingstone’-k bakarkako pilotu gisa duenesperientzia guztia baliarazi nahi du Hegoamerikako lurraldeetan.Bilbotarrak ospe handia lortu du nazioartean, mundu osoko rallyrikgogorrenetan egindako bakarkako parte-hartzeengatik. Euskadi 4x4taldeak 18 urte daramatza horrelako proba latzetan parte hartzen,mundu osoan barna. Besteak beste, Bilbo eta Dakar lotu ditu 120ordutik beherako denbora eginez, Faraoien Rallya -munduko bigarrenrallyrik gogorrena- osatu du, Libiako muturreko lau puntukardinalak lokalizatu ditu, eta TransEspaña, Espainiako Itzulia,Tunisiako Itzulia, Senegalgo Itzulia, Mauritaniako Coronel TapioccaExpedition Track delakoa, Transafricaine Classic eta beste hainbatproba bakarka amaitzea lortu du.