Síguenos en redes sociales:

BBK UP Txapelketaren lehenego edizioa irabazten saiatuko dira Bizkaiko zortzi Saskibaloi talde gaztek

Puzgarriak, Wii jokoak eta 5 urtetik gorako neska-mutilentzako tailerrak eskainiko dira

BBK UP Txapelketaren lehenego edizioa irabazten saiatuko dira Bizkaiko zortzi Saskibaloi talde gaztekhttps://bbkup.eus/

BILBO. Lehiaketaren lehenengo edizioa izan da aurtengoa, eta guztira 51 taldek parte hartuko duten lehiaketa BBK finantza erakundeak eta RETAbet Bilbao Basket taldeak elkarrekin antolatu dute. Bizkaiko 8 eta 13 urte bitarteko neska-mutilek osaturiko zortzi saskibaloi taldek BBK UP Txapelketa irabazten saiatuko dira larunbatean, apirilaren 8an, Bilbao Arena pabiloian.Txapelketa azken fase aste honetan jokatu da, asteartetik ostegunera, eskualdeetako sailkapen partidekin, Gernikan eta Leioan. Norgehiagokak 5x5 formatuan jokatu dira, minibasket eta haur kategorietan, emakumezko nahiz gizonezkoen ataletan, antolatzaileek azaldu dutenez.

BBK UP jarraitzeko asmoz sortu da. Bizkaiko saskibaloiaren urteko festa handi bihurtu nahi du, txapelketaren amaieran hitzordu berezia antolatuz Bilbao Arenan. Horretarako, BBK erakundeak eta RETAbet Bilbao Basket taldeak jarduera osagarriak antolatu dituzte larunbaterako, emakumezkoen eta gizonezkoen minibasket, eta emakumezkoen eta gizonezkoen haur kategorietako finalak jokatzen diren bitartean, 09.00etatik 14.00etara. Jolasgune bat izango da puzgarriekin, Wii jokoekin eta 5 urtetik gorako neska-mutilentzako tailerrekin.

Etxeko txikienek ondo pasatzea eta haien artean ohitura osasungarriak sustatzearekin batera, adiskidetasuna, begirunea, tolerantzia, bizikidetza, ahalegina, eskuzabaltasuna, lagunartekotasuna, talde lana edo diziplina moduko baloreak sustatu nahi ditu BBK UP lehiaketak.

Sariei dagokienez, BBK-k eta RETAbet Bilbao Basketek sari berezia prestatu dute azken fasera iristen diren parte hartzaile guztientzat. Talde finalista guztiek jasoko dute garaikurra eta 20 sarrerako sorta bat talde bilbotarraren Endesa Ligako partida baterako.

Halaber, txapelketako kategoria guztietako irabazleek "Bilbao BasketExperience" biziko dute Endesa Ligako partida batean: Bilbao Arenako instalazioetara eta taldeareen aldageletara bisita gidatua; Bilbao Arenako kantxan jarduera taldeko teknikariekin; pasilloa egitea bi taldeak jokatzera irteterakoan; partida palkotik ikustea; catering zerbitzua norgehiagoka hasi aurretik eta atsedenaldian; argazkia kantxan partida amaitzean jokalari batekin eta taldearen maskotarekin. Bestalde, txapeldunordeek palkoko sarrerak izango dituzte catering zerbitzuarekin Endesa Ligako partida batean.