Bilbo gero euskaldunagoa izateko helburuarekin jarraituz, Euskara Nonahi izeneko kanpaina aurkeztu dute Eider Inunciaga Euskara, Herritarren Arreta eta Partaidetza, 2030 Agenda eta Nazioarteko Gaietako zinegotziak eta Bilboko 17 euskaltegietako ordezkariek, Jorge Oteizaren Oboide Aldaera eskulturan.

Euskara Nonahi lelopean, Udalak Bilboko 17 euskaltegietan matrikulatzera animatu nahi ditu hizkuntza ez dakitenak, ikasten jarraitu nahi dutenak edo hizkuntzaren ezagutza hobetzen jarraitu nahi dutenak.

Kanpaina hori Udalak antolatu du 2024-2025 ikasturtean Bilboko euskaltegietako matrikulazioa bultzatzeko. Dagoeneko urian han eta hemen jarritako hainbat euskarritan (mupiak, pantailak, publizitatea...) euskara Bilboko kaleetatik/zainetatik korrika ikus daiteke, herritarrek euren eguneroko bizitzako edozein espaziotan eta egoeratan euskararen erabileraren alde egiten duen eslogana erabiliz.

Kanpaina une eta formatu askotan egongo da ikusgai irailean zehar, urian han eta hemen: Bilbobuseko autobusetan eta markesinetan, Bilbao Udaleko sare sozialetan eta hedabideetan, barrutietako udaltegietan, kiroldegietan eta ikastetxeetan. Horietan, hain zuzen ere, 2024-2025 kanpaina honetarako egindako kartelak, sormena erakusten dutenak, jarriko dira. 

Kanpainan euskaltegienordutegien eta mailen eskaintza zabala nabarmentzen da, bai eta Udalak urtero euskara ikasteko ematen dituen dirulaguntzak ere, 2024an berrikuntza dakartenak. Udalak beste urrats bat egin du bilbotarrak erabat euskalduntzeko bidean, eta dirulaguntza horiek lehen aldiz ireki dizkie herritar guztiei, 700.000 euroko poltsa bidez.