Datorren ostegunean, martxoaren 25an, Campos Elíseos Antzokiak Bilboko Udal Txistulari Bandaren denboraldiko azkenengo kontzertua jasoko du. Musika, dantza eta kantua uztartuko ditu 'Ei, Txistulari!' izeneko emanaldiak.

Gorka Zabaletaren zuzendaritzapean, kontzertuak Euskal Herriko TxistulariakPaula Pérez Buenok zuzendutako KantArte abesbatzaGaztedi dantzari taldea, eta Iñar Sastre (pianoa), Eriz Pérez Eguiluz (gitarra) eta Amaiur Cajaraville (baxu elektrikoa) musikariak bilduko ditu. Ikuskizuna Eider Zenarruzabeitiak aurkeztuko du.

“Ei, Txistulari!” ikuskizun dinamikoa izango da, non publikoak doinu tradizionalen eta garaikideen arteko elkarrizketa etengabeaz, koreografiez eta antzerki uneez gozatzeko aukera izango duen. Proposamenak denboraldi osoaren espiritua laburbiltzea du helburu, azken hilabeteetan Euskalduna Jauregian eta Campos Elíseos Antzokian eskaini diren kontzertuetan entzun eta ikusi ahal izan diren soinu eta adierazpen kulturalen ibilbidea eginez.

Bilboko Udal Txistulari Bandak 2025/2026 denboraldiari amaiera emango dio. B. U.

Egitarauak konposizio tradizionalak eta euskal egileen lanak uztartuko ditu; besteak beste Tomás Garbizu, Pablo Sorozabal, Mikel Laboa edo Jagoba Astiazaranen piezak, herri-doinuen moldaketekin eta Txoria txoriAgure zaharra edo Negua joan da ta bezalako obra ezagunekin batera.

Eszenaratze arin, alai eta mugimenduz betearekin, “Ei, Txistulari!” ikuskizunak hainbat musikari, abeslari eta dantzari bilduko ditu oholtzan, publikoak euskal kulturaren aberastasuna doinu, koreografia eta antzerkiaren bidez gozatu ahal izan dezan. Hala, Bilboko Udal Txistulari Bandak amaiera borobila emango dio denboraldiari.

Bilboko Udal Txistulari Banda

Gaur egun hauek dira Bilboko Udal Txistularien Bandako partaideak: Gorka Zabaleta (Zuzendaria), Idoia Kareaga, Peio Irigoien, Sabin Bikandi eta Asier García. Urte hauetan aukera izan dugu bi ezaugarri gutxienez antzeman ahal izateko: saioen kalitatea batetik, eta, bestetik, saio bakoitza besteetatik ezberdintzeko egindako ahalegina. Bidebarrieta Kulturgunean zenbait emanaldi egin ondoren, Euskalduna Jauregian kontzertu-zikloa antolatzen hasi ziren eta gaur egun zikloak indartsu jarraitzen du; bertan, txistularien bandaren saioekin batera goi mailako profesionalekin eta taldeekin lankidetzako saioak uztartu dituzte. Bandak baditu sei diska eta DVD bat kaleratuak: “Bilboko Udal Txistu Banda” (2004); Alos Quartet Harizko Laukotearekin “Harizko Txistua”(2006); “Hala ere” (2007) Kepa Junkera, Pello Ramírez, Aitor Furundarena, Iñaki Salvador, Marijose Arregi eta Xabi Zabalaren laguntzaz; “Kantari Gabonetan” (2010) Leioako Kantika Koralarekin; “Plazan” (2014) romerietako eta dantzaldietako musika-lanekin; “Gogoeta” Xabier Zabalarekin eta azkena, “X Urte, hamaika lagun” (2015) DVDa heuren hamargarren urteurrena ospatzeko.