Bizkaiko Foru Aldundiak abian jarri du Soldarte Soldadura Eskolaren bigarren edizioa Somorrostro Prestakuntza Zentroari zuzeneko dirulaguntza izenduna emateko baldintzak eta konpromisoak ezartzen dituen hitzarmena onartzen.

Prestakuntza-prozesuaren helburua Bizkaiko enpresen (edo lantokia Bizkaian duten enpresen) eta soldaduran kualifikatutako pertsonen eskaria estaltzea da. Horretarako, Haizea Wind SL enpresaren eta Bizkaiko Metal Enpresen Federazioaren laguntza izango du berriro.

Prestakuntza-proposamena soldaduraren arloko lau tipologiaren ingurukoa da: Arku Murgilduzko Soldadura, Soldadura Erdiautomatikoa, TIG Ssoldadura eta Elektrodo bidezko Soldadura. Horrez gain, zeharka prestatuko da Airezko Arku soldaduran.

Prestakuntza egoitza Bizkaian duten pertsonei zuzenduta dago. Nagusiki, soldadurarekin lotutako lanpostuak lortzeko aukera gutxiago dituzten kolektiboak izango dira (beste sektore batzuetatik datozen pertsonak, 50 urtetik gorakoak, emakumeak, gizarte-zerbitzuetatik datozen pertsonak eta atzerritarrak), baina hainbeste arrazoi eta egoeragatik langabezian dauden edo lan-ezegonkortasunagatik enplegua hobetzen ari diren beste kolektibo batzuei ere zuzenduta egongo da.

Horretarako, Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Sailak 585.000 € inbertituko ditu Soldarte Soldadura Eskola bultzatzeko, sailaren iritziz beharrezkoa delako interes publiko eta sozial nabarmena duen proiektu bat babestea. Horren bidez, lagundu egingo zaie adinarengatik edo langabezian emandako denborarengatik etengabeko langabezia dauden pertsonei, lan-merkatuan sartzeko lanbide-profil kualifikatuak prestatuz, eta enpresek profil horiek kalitatezko lanpostuetan betetzeko dituzten beharrizanei erantzunez. Horrela, Bizkaiko garapen sozioekonomikoan lagunduko da.

Prestakuntza-prozesuan sartu nahi duten pertsonek gai horri buruzko informazio gehiago eskuratu ahal izango dute