Udako kanpaina maiatzaren 20an hasiko da Barakaldon, Lasesarreko solariumaren irekierarekin. Aurten kanpoko igerilekuen denboraldia irailaren amaierara arte luzatuko da, instalazio hori familien erabilera eta eskarietara egokitzeko. Igerileku estaliek irekita jarraituko dute (astelehenetik ostiralera 07:15etik 22:00etara, larunbatetan 08:15etik 22:00etara eta igande eta jaiegunetan 08:15etik 21:00etara). Gorostizako barruko igerilekuak irekita jarraituko du 08:15etik 21:30era, astelehenetik larunbatera, igandeetan eta jaiegunetan, 08:15etik 14:00etara, eta abuztuan itxiko dute ohiko mantentze-lanetarako.

"Irailean gero eta eguraldi hobea egiten du, eta familiek igerilekuak gutxienez hilabete osoan irekita egotea eskatzen ziguten, aisialdi-plan horretaz gehiago gozatzeko", adierazi du Iñigo Asensio Barakaldo Kirolak-eko presidenteak.

Igeriketa ikastaro trinkoak udan

Kanpoko igerilekuak irekitzearekin batera, Barakaldo Kirolak igeriketako ikastaro trinkoak ere jarri ditu martxan uztailean eta abuztuan. Ikastaroak jarriko dira martxan Lasesarreko Kiroldegian 4 urtetik gorako umeentzat eta helduentzat. Guztira 156 plaza eskainiko dira eta aurreinskripzioak Lasesarreko Kiroldegiko harreran egin ahal izango dira ekainaren 19an eta 20an abonatuentzat, 8: 00etatik 20:00etara. Plazen zozketa ekainaren 21ean egingo da, eta 22tik aurrera izena emateko epea zabalik egongo da plaza libreren bat nahi duten abonatu edo abanatu gabeentzat. Abonatuentzako prezioa 40,40 eurokoa da eta 63,05 eurokoa abonatu ez direnentzat.

Haurrentzako kirol anitzeko udalekuak

Gainera, Gorostizako kiroldegiak 40 plaza eskaintzen ditu 8 eta 14 urte bitarteko haurrentzako kirol anitzeko udalekuetan. Jarduera hau euskaraz egin daiteke, elebitan (gaztelaniaz eta euskaraz), 09:30etik 14:00etara. Urte honetan jarduera astelehenetik ostiralera aurkezten da hamabost egunez behin: 1etik 12ra eta 15etik 30era (16 eta 25ean izan ezik), Herri Kirolak, tenisa, boleibola, badmintona, futbola, eskubaloia eta ur jokoez gozatu ahal izango da. Izen-emateak ekainaren 10ean hasiko dira abonatuentzat eta ekainaren 11n abonatu ez direnentzat Gorostizan. Udaleku hauen prezioa 39,95 eurokoa da abonatuentzat eta 51,95 eurokoa abonatu ez direnentzat.

Gorostizako kiroldegian, 7 eta 16 urte bitarteko haurrek tenisean aritzen ikasi ahal izango dute uztailaren 1etik 12ra eta 15etik 30era. Bi modalitate egongo dira: hastapena eta hobekuntza. Izen-emateak ekainaren 10ean egingo dira eta 11n Gorostizako kiroldegiko harreran irekiko da izen-emate librea. Abonatuek 31,27 euro ordaindu beharko dituzte eta abonatu ez direnek 42,62 euro.