Bagatzako Kale Antzerkiaren Jaialdia datorren apirilaren 22an itzuliko da doako dozena bat kale-jarduerarekin, horien artean estreinaldi bat eta bost aurrestreinaldi. Jaialdia Karrikan plataforman sartu da aurten, Euskadiko kale jaialdiak biltzen dituen plataforman, eta, horri esker, plataforma babesten duen konpainietako bat kontratatu ahal izan da, Errenteriako DAB Konpainia. Dantza garaikideko emanaldi bat eskaintzeaz gain, sorkuntza artistikoko proiektu bat jarriko du abian Beurko institutuko ikasleekin, eta dantza garaikidean sartuko ditu ikuskizunaren barruan.

Barakaldoko Udalak beste urte batez babestu du Malas Compañías antzerki konpainiak sustatutako Barakaldoko jaialdia, besteak beste, Ibarra-Kaldu Elkartea, Bizkaiko Antzerki Ikastegia (BAI), Beurko Bagatzako Jaiak, Zirkodomoa, Meatze eta Beurko zentroak, Ibaibeko Ampa... Programazioa, berriz ere, bi zatitan banatzen da: eskola-haurrei zuzendutakoa (Lehen eta Bigarren Hezkuntza), astelehenetik ostiralera Zirkodomoko karpan, eta publiko guztiari irekia, ostiraletik larunbatera.

Programazioaren lehen egunak eskola-umeentzat dira. Barakaldoko Lehen eta Bigarren Hezkuntzako zortzi ikastetxetako 1.500 ikasle baino gehiago Zirkodomoko instalazioetara hurbilduko dira honako jarduera hauetaz gozatzeko:

  • Astelehena 22: Pausa, Nimú Konpañia (testurik gabeko zirkua)
  • Asteartea 23: Double Bill, Tow Much Circus konpañia (testurik gabeko zirkua)
  • Asteazkena 24: Magia Parrastan, Imanol Ituñoren lana (magia euskaraz)
  • Osteguna 25: Boxerrak, Pez Linbo (mikroantzerkia gaztelaniaz)
  • Ostirala 26: Noeuf, Dab konpañia (dantza). Ikuskizun berezia da, Behurko Institutuko ikasleak izango baitira protagonista, aste osoan zehar DAB konpainiarekin batera entseatzen arituko direnak.

Bestalde, jaialdiaren bigarren zatia Bagatza auzoko Xake Plazan eta Zirkodomoko karpan ikusi ahal izango diren beste sei ikuskizunek osatzen dute. Hauek dira jarduerak:

  • Ostirala 26:Egurrezko jokoak izango dira Xake Plazan 17:00etatik 18:30era.
  • Minas eta Trueba institutuetako ikasleen erakustaldia Zirkodomon. 18:00etan izango da.
  • Maite Guevara konpainiaren Susto antzezlana (12 urtetik gorakoentzat, gaztelaniaz) 20:30ean ikusi ahal izango da Xake Plazan.
  • Larunbata 27:
  • Haurrek haurrentzako zirku ikastaro bat egin ahal izango dute Xake Plazan (17:00etatik 18:30era).
  • 18:30ean, Goitibera konpainiaren Eraitsi SL ikusi ahal izango da. 19:30ean hasiko da Finito-Infinito, trotamundos Konpainia (testurik gabeko zirkua).
  • Jaialdia amaitzeko, Bac konpainiaren Caída obra estreinatuko da (14 urtetik gorakoentzako antzerki soziala). 20:30ean izango da.