Síguenos en redes sociales:

Aldundiak 2024. eta 2025. urteetan kirol-instalazioetan inbertsioak egiteko Bizkaiko Lurralde Historikoko toki-erakundeentzako dirulaguntzen deialdia onetsi du

Ekimen honen helburua erakunde eskatzaileen ekintzak lagundu eta osatzea da, obra gauzatzearen ondoriozko gastu guztiak finantzatu gabe

Bizkaiko Foru Aldundiak, bere Gobernu Kontseiluan, 2024. eta 2025. urteetan kirol-instalazioetan inbertsioak egiteko Bizkaiko Lurralde Historikoko toki-erakundeentzako dirulaguntzen deialdia onetsi du. Deialdi honen helburu nagusiak dira, besteak beste, kirol-instalazioen kalitatea hobetzea; instalazioen erabilera intentsiboagoa, berdinzaleagoa eta balioaniztunagoa ahalbidetzea, eta arlo hauetako estandarrak hobetzea: diseinua, irisgarritasuna, segurtasuna eta jasangarritasuna.

Ekimen honen helburua erakunde eskatzaileen ekintzak lagundu eta osatzea da, obra gauzatzearen ondoriozko gastu guztiak finantzatu gabe. 2,9 milioi euro inbertituta, foru-erakundeak jarraipena eman nahi dio kirol-azpiegiturak hobetzeko eta modernizatzeko aurreko urteetan hasitako prozesuari. 2021etik gaur arte, foru-erakundeak 14 milioi euro inbertitu ditu guztira, Bizkaiko Lurralde Historikoko udal eta mankomunitateen artean banatuta.

Diruz lagunduko diren inbertsioen artean, honako hauek sartzen dira: egitura aldatzea, espazioen bizigarritasuna egokitu edo hobetzea, ekipamendua ordeztea eta lehengo instalazioen banaketa aldatzea.

Dirulaguntza hauek honako erakunde hauek jaso ahal izango dituzte: Bizkaiko udalek, mankomunitateek, kiroletako udal-erakunde autonomoek eta udal-sozietate publikoek, baldin eta foru-dekretuan ezarritako baldintzak betetzen badituzte.

Bizkaiko Foru Aldundiak kirol-jarduera sustatzen du Bizkaiko herritarren artean, eta badaki zer garrantzitsua den kirol-ekipamendu modernoak eta baldintzarik onenetan edukitzea. Hala, dirulaguntza honen bidez, foru-erakundeak Bizkaiko Lurralde Historikoko kirol-azpiegiturak garatzen eta modernizatzen laguntzen du.

Eskabideak aurkezteko epea 15 egun baliodunekoa izango da, foru-dekretua argitaratzen denetik.