XLI. Gabriel Aresti ipuin lehiaketan lanak aurkezteko epea dagoeneko zabalik dago. Bilboko Udalak astelehen honetan ireki duen deialdia bi modalitatetan banatuta dago: euskara eta gaztelania. Bietan egile irabazleak 3.500 euroko saria jasoko ditu. Horrez gain, haien lanak argitaratuko dira. Era berean, hizkuntz bakoitzean 1.750 euroko bi accesit emango dira. Martxoaren 30ean amaituko da proposamen aurkezteko epea.

Kultur ekimen honek bi helburu ditu: alde batetik, literaturaren sorkuntza sustatzea eta, bestetik, euskal literaturako egilerik adierazgarrienetako baten lana ezagutarazten laguntzea.

Lehiaketa hau, 18 urtetik gorakoak diren edozein naziotako idazleentzat zuzenduta dago. Ez dira onartuko aukeratutako hizkuntzetik kanpo itzulita dauden lanak ezta lehendik sarituak izan diren kontakizunak ere ez. Gaia librea izango da. Gehieneko luzapena hamabost orritakoa izan behar da (Times New Roman edo baliokidea, 12ko neurria) eta 1,5eko tartekoa lerro bakoitzeko.

Modalitate bakoitzak bere epaimahaia izango du, literatura arloko pertsona ospetsuek osatuko dutena. Parte hartzaileek martxoaren 30era arte izango dute beren ipuinak formatu digitalean aurkezteko aukera www.bilbao.eus/concursoaresti udal webgunean edo www.bilbao.eus/arestilehiaketa helbidean.

Aurreko deialdian, sariak Salvador Serrano Molinaren "Glúteos" eta Oihane Fernández Mendiaren "Ez Esan Inori" kontakizunek eskuratu zituzten gaztelaniazko eta euskarazko modalitateetan, hurrenez hurren.

Akzesitak Asun Garate Iguaranen "El hombre del carro" eta Jose Quesada Morenoren "Lazos familiares" lanentzat izan ziren. Euskarazko modalitateari dagokionez, akzesitak Isidoro Calvo Lorenzok ("Pello Bertendonaren Kasu Zoragarria") eta Amaia Iturriotz Etxanizek ("Etxe - Tresnak") jaso zituzten.