Bilboko Udalak “Eztabaidak literaturarekin XXI. mendean” zikloari hasiera emango dio urtarrilaren 16an. Topaketa hau arratsaldeko 19:00etan izango da Bidebarrietako Liburutegiko Areto Nagusian eta bertan parte hartuko dute Miren Billelabeitia eta Patxi Zubizarreta idazleek. Hitzordua Juanra Madariagak moderatuko du.

Oraingo honetan, gaur egun Euskadin dauden irakurketa indizeei buruz hitz egingo da, azken urteekin alderatuta goranzko joera izan baitu. Irakurleek liburuen, eleberrien, komikien, eta abarren inguruan dituzten interesei buruz hitz egingo dute ere.

Miren Billelabeitia (Mungia, 1960). Euskal Filologian lizentziatua, gazteen artean irakurketaren eta literaturaren kultura sustatzeko hainbat lan eta hausnarketa burutu ditu. Bere argitalpenen artean Euskal literaturaren historia (2003), Lauaxeta. Oihartxunak (2008) eta Aitita-amamen guda zibila (Erein, 2019) nabarmendu daitezke. Euskara Literatura Sariak: Euskarazko saiakera saria jaso du Norberak maite duena: hitza gogoan, irakurketa biziz (Pamiela, 2022) lanagatik.

Patxi Zubizarreta (Ordizia, 1964). Euskal Filologian lizentziatua, haur eta gazte literaturako idazle ezagunenetakoa da, bere lan bakoitzean hainbat gai landuz, hala nola migrazioa, kultur anizkotasuna, familia eta umorea, besteak beste. 1991an bere lehen liburua argitaratu zuen, Ametsetako mutila (Elkar, 1991), eta harrezkero hainbat sari jaso izan ditu, hala nola Euskadi Literatura Saria Euskarazko haur eta gazte literaturan Gizon izandako mutila (Anaya, 2000lanagatik edo Haur Literaturako XXIX. Ala Delta Saria bere ¡Corre, Kuru, corre! (Edelvives, 2018) lanagatik