Atzo arratsaldean, Bizkaiko Foru Liburutegiak BizkaIdatz Txikia literatura lehiaketaren hamaikagarren edizioaren sari-banaketa jaso zuen. Ekitaldiaren buru izan zen Begoña de Ibarra Kulturako zuzendari nagusia.

Hamaikagarren edizio honetan, ume eta gazteek Borja Alonsoren eta Verónica Simónen kontakizunen amaiera idatzi behar izan dute. Borja Alonsok 'Zuhaitzaren desira' euskarazko kontakizuna idatzi du, eta Verónica Simónek 'Los rostros de la selva' gaztelaniazko kontakizuna.

Bizkaiko Foru Aldundiak, BizkaIdatz Txikia literatura-lehiaketaren bidez, literatura-sorkuntza eta irakurzaletasuna sustatu nahi ditu.

Gaztelaniazko sariaren epaimahaiak (Verónica Simón Pedernales, Seve Calleja Pérez eta Andoni Abenójar Martínez de Eulate) erabaki du saria pertsona hauei ematea, Verónica Simónek idatzitako «Los rostros de la selva» kontakizunaren jarraipenagatik, deialdiaren kategoria bakoitzean:

  • Haur kategoria (I. taldea): Elena Pellón De La Fuente. CEIP Mendia HLHI (Balmaseda).
  • Haur kategoria (II. taldea): Lorea Calleja Ricondo; Iruarteta ikastetxea (Bilbo).
  • Gazte kategoria (III. taldea): Markel Bilbao Andrés, San Inazio BHI (Bilbo).
  • Gazte kategoria (IV. taldea): Nadir Barainka Egaña, Lekeitio Iturriotz BHI (Lekeitio).

Bestalde, euskarazko kontakizunaren modalitatean, epaimahaiak (Borja Alonso Vaamonde, Idoia Barrondo Etxebeste eta Idoia Carramiñana Miranda) pertsona hauek saritzea erabaki du, Borja Alonso Vaamonderen «Zuhaitzaren desira» kontakizunari emandako jarraipenagatik:

  • Haur kategoria (I. taldea): Nile Intxaurbe Jauregizar, Begoñazpi Ikastola (Bilbo)
  • Haur kategoria (II. taldea): Amaia Cirarda Torrealday, Lauro Ikastola (Loiu)
  • Gazte kategoria (III. taldea): Peio Torres Castellanos, Itxaropena Ikastola (Trapagaran).
  • Gazte kategoria (IV. taldea): Maialen Izaola Aragón, La Salle Bilbao (Bilbo).

Izena emateko epea 2025eko otsailaren 13an amaitu zen. Parte-hartzaileek ezarritako epean aurkeztu behar izan zituzten beren lanak, lau eta bost orrialde arteko luzerakoak.

Bizkaiko Foru Aldundiak 2015ean abiarazi zuen BizkaIdatz Txikia Haur eta Gazteentzako Literatura Saria, Bizkaiko ikastetxeetako haur eta gazteen artean irakurtzeko eta idazteko zaletasuna sustatzeko.