BILBO. Euskal Herriko Unibertsitateak badauka errektore berria. Atzo, azaroak 26, osteguna, Eva Ferreira katedraduna garaile atera zen errektorea aukeratzeko hauteskundeetan, botoen % 66,24arekin. Ferreirak, hautagai bakarra izanda, botoen herena lortu behar zuen eta, beraz, UPV/EHUko errektorea izango da.
Sektoreka emaitzak hauexek izan dira:
Botoa honela haztatzen da: irakasle doktore iraunkorrei % 56,25 dagokie; irakasle iraunkor ez-doktoreei, % 7,50; gainerako irakasle eta ikertzaileei, % 2,09; ikasleei % 22,08; eta, azkenik, administrazio eta zerbitzuetako langileei, % 12,08. Beraz, botoak haztatu ondoren, hauexek dira emaitzak:
Emaitzen behin betiko aldarrikapena abenduaren 4an egingo da, inpugnazioak aurkezteko epea igaro ondoren.
Eva Ferreira doktorea (Barakaldo, 1963) Ekonomia Aplikatuko katedraduna da, eta Ekonomia eta Enpresa Fakultateko irakaslea. UPV/EHUko Ekonomia Gaietako eta Ikasketa Antolaketako errektoreorde (2004-2008), unibertsitate bereko idazkari nagusi (2009-2012) eta Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitate Agentziako zuzendari (Unibasq, 2015-2019) izan da. Kargua urtarrilaren lehen hamabostaldian hartuko duela aurreikusten da, karguan Nekane Balluerka ordezkatuz. Balluerka izan da hautatutako errektorea izan zen lehen emakumea.
Lo último |