DONOSTIA. Datorren ostiralean, azaroak 27, arratsaldeko 18:00etatik aurrera, Donostiako Udalak Gabonetako argiak piztu egingo ditu lehen aldiz. Koronabirusaren pandemiak eragindako egoera dela eta, jende pilaketak ekiditzeko, streaming bitartez jarraitu ahal izango da.
Marisol Garmendia Ekonomia Bultzatzeko zinegotziak adierazi duenez, "Urte berezi honetan, argi bereziarekin distiratuko du Donostiak. Azken urteetako ahaleginetako bat argi-efektuak berritzea izan da, eta aurten, pandemiaren ondorioak jasan dituztenei eta pairatzen dituztenei keinu solidario bat egitearen alde egin dugu, 7 metroko altuera eta 800 kiloko pisua duen eskultura baten bidez, besarkada solidario bat transmitituko diguna ".
Donostiak gabonetako argiztapena izango du berriz ere, hiri osoan zehar banatua. Bereziki, Alde Zaharreko argiztapena indartu da, pandemiaren ondorioak gogor kolpatu duten guneetako bat delako. Honela, hirian zehar aurki ditzazkegun argiak hurrengoak izango dira:
Internet bidez jarraitu ahal izango da, 18:00etan hasiko den zuzeneko emanaldi baten bidez, Donostiako Udaleko Youtubeko eta Donostiako Sustapeneko kanaletan. Atzerako kontaketa egin ondoren, hiriko hainbat puntuko argiak ikusi ahal izango dira.
GABONETAKO AZOKA
Gabonetako Azokak abenduaren 11n irekiko ditu ateak, eta bi gune nabarmen izango ditu: Frantzia pasealekukoa, 28 etxolarekin, eta Santa Katalina plazakoa, 7 etxolarekin.
Aurtengo egoera berezia dela eta, Covid-19agatik hainbat segurtasun neurri hartuko dira:
Gabonetako merkatuan aurten izango den berrikuntza nagusia da erakusketariek merkatu birtual bat izango dutela beren produktuak Internet bidez saltzeko, eta plataforma hori ere tokiko saltokien eskura egongo dela, etxolarik ez badute ere. Aurten, gainera, Gabonetako azoka online bat egingo da esteka honen bidez. Abenduaren 18an aktibatuko da, eta herritarrek opari-, dekorazio- eta gastronomia-produktuak erosi ahal izango dituzte, % 30eko deskontuarekin eta etxez etxeko doako banaketarekin.
Lo último |