DONOSTIA. Datorren asteazkenean, azaroak 25, Mugarik Gabeko Musikariek eta Euskal Herriko Musika Eskolen Elkarteak antolatutako Siriaren aldeko kontzertu solidarioa jasoko du Donostiak. Kontzertua arratsaldeko 18:00etan hasiko da eta streaming bitartez jarraitu ahal izango da.

Eguna aukeratzean, Emakumeen Aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Eguna hautatu dute. Izan ere, musikak, gizartea integratzen eta garapen bidean dauden herrialdeetan emakumeak ahalduntzen laguntzeko duen garrantzia azpimarratu nahi da.

Entzunaldian estatuko eta nazioarteko 11 musika talde eta eskolek parte hartuko dute, besteak beste:

  • Guatemalako El Reencuentro kooperatibaren emanaldia.
  • Cabo Verdeko Escola Municipal de Artes Tututaren interpretazioa.
  • Mirzo Music Center-ena Kurdistandik.

Ekitaldia 18:00etan hasiko da eta zuzenean eskainiko da Udalaren Musika eta Dantza Eskolako kanalaren bidez. Aurkezle lanak Oihana Maritorenak egingo dituen arren, Gasteiztik Jesus Maria Alegria Urtiaga, Pinttu, Mugarik Gabeko Musikarien Zuzendaria zuzenean izango da.

MUGARIK GABEKO MUSIKARIAK

1995ean sortu zen irabazi-asmorik gabeko gobernuz kanpoko erakunde gisa, independentea eta edozein ideologia politikorekiko loturarik gabea. Haien helburu nagusia haurrei laguntzea da, musikaren bidez. Izan ere, haien ustetan, hizkuntza nazioartekoena baita eta haurtzaroa du ardatz, egoera ahulenean dagoen biztanleriaren sektorea delako.

Musikak eta musikariek, munduan elkarrekin bizi diren etnien, herrien eta kulturen arteko harmoniaren, bizikidetzaren eta elkartasun-espirituaren alde, zeregin garrantzitsua dutela abiapuntutzat hartuta, musikaren eta haurren arteko elkartasunezko konpromisoa ezartzen saiatzen da, etorkizun hobea lortzeko laguntza materiala, premiazkoena eta kulturala, errentagarriena, emanez.

SIRIAKO TRESNEN BILKETA

Mugarik Gabeko Musikaren Elkartearen urteurreneko beste ekintza garrantzitsu bat, Siriarako musika-tresnen bilketa bat da. Bigarren urtez egiten da, eta lehenengoan 200 instrumentu baino gehiago eman ziren Donostiako Udalaren Musika eta Dantza Eskolaren eta Euskal Herriko Musika Eskolen Elkartearen laguntzarekin.

Herritarrek orkestra sinfonikoetan erabiltzen diren instrumentu zaharrak, edo horien zatiak eman ahal izango dituzte. Izan ere, instrumentuak musika ikastera bideratuko dira, Siriako Musika Eskoletan emandako hezkuntzaren bidez.

Dohaintza-epea, azaroaren 25ean hasiko da, eta urtarrilaren 29ra arte luzatuko da. Eta gomendatzen da, entregatu aurretik, instrumentuari buruzko ahalik eta informazio gehien eskura izatea, hau da, datu tekniko eta historikoak, konponketak eta abar. Dohaintza-inprimakia eta zure tresnaren historia bete beharko dituzu eta. Tamaina handia dela eta, instrumentua ezin bada eraman tamaina handikoa delako, entrega hitzartu ahal izango da, ehme@ehme.eu edo 605709530 telefonoaren bidez.