Korrika Bilbo zeharkatzen jarraitzen du, eta 12:00ak aldera Udaletxera iritsiko da; han mezua sekretua argitara emango da. Goizean goizetik hotza egin du, eta euria ere lagun izan da Korrikaren ibilbidean; hala ere, eguzkia ateratzen denean, bero pixka bat eskertzen da.

Bitartean, Areatza inguruan giro aparta dago: hainbat postu dagoeneko taloak prestatzen ari dira, eta jada ilarak sortu dira taloa txorizoarekin eskuratzeko. Goiztiarrenek ez dute aukera galdu eta dagoeneko dastatzen ari dira euskararen alde.

Gaur ospakizun eguna da, eta nola ez, ezin da falta hamaiketako.