BILBO. Hurrengo asteartean, hilak 10, Euskal Herriko Unibertsitateak amaiera emango dio aurtengo Enplegu Foroei Bizkaiko Kanpusean. Espero da bertan 65 enpresak eta 5 erakunde publikok parte hartzea, kokatuko diren 70 standetan. Guztira, 169 lan eskaintza egongo dira.

Bizkaiko Campuseko Enplegu Foroaren helburua da Euskal Herriko Unibertsitateko ikasleen eta tituludunen enplegagarritasuna hobetzea; eta, halaber, gazte horien eta profil jakinen bila diharduten enpresen arteko harremanak ahalbidetzea. Era berean, ikasleentzako, enpresentzako eta instruktoreentzako formazio eta aurkezpen saioak antolatu dira. Foroen antolaketan Lanbidek lagundu du. UPV/EHUk antolatutako Enplegu Foroetatik azkena izango da. Otsailaren 27an lehen foroa Gipuzkoako Campusean egin zen; martxoaren 5ean, Araban, Vitoria-Gasteizko Udalarekin elkarlanean antolatua.

Programa ongietorria emateko ekitaldi batekin hasiko da, 9:15ean, Txelo Ruiz, Euskal Herriko Unibertsitateko Ikasleen eta Enplegagarritasunaren errektoreorde eta Patxi Juaristi, Bizkaiko Campuseko errektoreordearekin. Geroago, 9:45etik aurrera, Enpresen eta hautagaien arteko lehen kontaktua emango da eta enpresen mahai inguruak sektoreka antolatuko dira. Ostean, 12:30etik aurrera, Lanbideren programen aurkezpena hasiko da (enpresentzako). 13:00etan Gaitasun digitalei buruzko jardunaldia egingo da (Ikanos.eus) Azkenik, Networking Lunch batek, 14:30ean, jarduerari amaiera emango dio.

Irekiera Ekitaldian izango dira:

  • Patxi Juaristi, UPV/EHUko Bizkaiko Campuseko errektoreordea.
  • Susana González, Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegu zuzendaria.
  • Xabier Otxandiano, Bilboko Udaleko Garapen Ekonomiko, Merkataritza eta Enplegu Saileko zinegotzia.
  • Txelo Ruiz, UPV/EHUko Ikasleen eta Enplegagarritasunaren arloko errektoreordea.