GASTEIZ - Euskal Herrian dauden AEK sareko ia ehun euskaltegiek 2019-2020ko ikasturteari hasiera eman zioten atzo Gasteizko Korreos plazan dagoen euskaltegian. Bertan, Mertxe Mugikak AEKren koordina-tzaileak azaldu zuen bezala, “AEK-ko euskaltegi guztietan matrikulazioa epea zabalik dago. Euskara ikasteko garaia berriz hemen dugu, euskara maila hobetzeko, euskara erabiltzen jarraitzeko”, aitortu zuen. Beraz, zen-tzu honetan, Euskadiko euskaltegiek atzotik aurrera matrikulatzeko epea zabaldu zuten, bere euskara maila hobetu nahi duten guztientzat.

Zentzu honetan, euskaltegietatik harro sentitzen zirela aitortu zuten. Izan ere, gaur egun lehen baino gehiago matrikulatzen dira: “Oso gogotsu gaude, pozik eta harro, azken urteetan, gero eta pertsona gehiago hurbiltzen delako euskaltegietara”, azaldu zuen Mugikak. Baina poztazun horrek arrazoi gehiago ere bazituen. Izan ere, azken urteotako joerari jarraiki, “inoizko diru-laguntzarik handienak” dituztela aitortu zuen, eta, AEK-n “euskaltegi sare zabala osatzen jarraitzen dugulako, AEK-n ikusten dugu abagune ederra dugula gure xedeari eusteko, Euskal Herria euskalduntzen jarraitzeko, eta, gainera, aurten, indargune hau azpimarratuko dugu: euskara ikaslea non, AEK han”, azpimarratu zuen Mugikak.

Bestalde, bere aburuz, Korrikak hazten jarraitzen du, eta “ziur gaude euskararen aldeko hauspoak euskaltegietako matrikulazioa handitzen lagunduko duela”.

Atzoko prentsaurrekoan Alizia Iribarren ere izan zen, urritik aurrera AEKako koordinatzaile berria izango dena, Mugikari lekukoa hartuz. “Gogotsu” zegoela aitortu zuen. “Ilusio handiz heldu nahi diot eskuartean dugun erronka nagusiari, ikasturte berriko matrikulazioari, eta horrekin jarraituko dut aurrerantzean”. Zen-tzu honetan, Aliziak euskaldun berri guztiei eta euskara hobetu nahi duten guztiei mezu argi bat bidali nahi izan zien, 2019-2020 ikasturtea atarian dagoela esanez. “Euskara ikasi eta landu nahi baduzu, edonon zaudela, bertatik bertara duzu AEK-ko euskategi bat, 100 euskaltegi baino gehiago Euskal Herri osoan. Zu hemen zaude, AEK ere bai”, jakinarazi zuen. Horrez gain, Alizia Iribarrenek zehaztu nahi izan zuen euskaltegi batera joatea ezinbestekoa dela harreman sozialak euskaraz izaten hasi nahi dituen guzti horientzako. Eta ez hori bakarrik. AEK-ko koordinatzaile nagusi izango den horrek aitortu zuen bezala, euskara jakiteak laneko egoera ere hobe dezake. “Zure eskariari erantzungo dion eskaintza aurkituko duzu: eskolak euskategian, autoikaskuntza, on line ikastaroak?”, animatu zuen.

Diru-laguntzak Euskaltegi bateko prezioak ez du eragozpena izan behar hura ikasteko. Izan ere, euskara ikasteak abantail asko ditu, eta desabantail gutxi, eta euskategietako prezioak ez du desabantail bat izan behar. Izan ere, Iribarrenek azaldu zuen bezala, “azpimarratu nahi dugu erakunde askok, bai udalek, zein aldundiek eta mankomunitateek, besteak beste, diru-laguntzak ematen dituztela”. Diru-laguntzen gaineko informazio hori, ikastaroena, hizkuntza-agiriena eta abar euskaltegietan bertan eta webgunean (www.aek.eus) aurki daiteke.