BILBO. Noble Calcedoniako Sea Cloud II gurutzaontzia Pasaiako portuan egongo da bigarren aldiz hurrengo ostiralean, abuztuak 23. Maiatzean gipuzkoar portuan egon zen jada.

117 metroko luzeera duen belaontzia berriz iritsiko dagipuzkoar portura. Aurreikusita dagoena, Frantziatik datorren ontzia, pasaitar kaitara13:30ak sartzea da.

Oraindik goizdagurutzaontziko bidaiari kopuruari edo bidaiarien jatorriari buruzko informazio gehiago edukitzeko. Dakiguna, ontzi hau iristen denegun berean aterako dela hurrengo helmugaruntz eta, beraz,bidaiariek ordu batzuk baino ez dituztela edukiko gure inguruko leku xarmangarrienetako batzuk ezagutzeko.

MODAN DAGOEN LEKUA

Gipuzkoako Foru AldundikoTurismo Bulegoak igorritako informazioaren arabera, gure lurraldea inoiz-gutxi biziizan duen turismo denboraldi paregabe batez gozatzen ari da. Klima, gastronomia,izaera desberdineko ekitaldiak, etab, nazioko etanazioarteko turistak erakartzeko aitzaki nahikoak ei dira.

Gurutzaontzietako bidaiariak ez dira salbuespen.Urtetikurteragorakadoaprofilhonetakobidaiarikopurua. Beraz, ulergarria daerabat, urtetikurtera amarre eskariek ere goraegitea.

Pasaiarenkasuan,oraingoz 3 dira 2020rako egindiren amarre eskariak eta 5, 2021rako egindakoak.

SEA CLOUD CRUISES

Nazioarte mailan ospetsuaden ontzi-enpresa da, 1979az geroztik, munduko edozein lekuan barrena,nornahi ahoz abaluzteko moduko gurutzaontziak eskaintzen dituena, tematika orokorretan zein espezifikoetan espezializatutakoak.

SeaCloud II gurutzaontziaren kasuan, propultsio duala duen belaontzi bakanetakoa da, nonbelak, motor bitartez edo eskuzigo daitezkeen

.Inolako automatismorik gabe, plazer hutsa da belen altxaera eskuz egiten ikustea.