PLENTZIA - Bakterio batzuek antibiotikoei aurre egiteko duten gaitasunean datza antibiotikoekiko erresistentzia. Gaixotasun honek 33.000 heriotza ekarri ditu Europan azkeneko urtean, eta 2050erako kalkulatzen da minbiziak baino gehiago eragingo dituela. Arazoa hain larria da non Munduko Osasun Erakundearen barruan lehentasunezko hamar puntuetan ager-tzen den aldaketa klimatikoa, ebola, GIB edo gripearekin batera.

Osasun arazo larri horren nondik norakoak aztertu zituen atzo Lucía Gallego EHUko Medikuntza Fakultateko irakasle eta ikerlariak Plentziako Itsas Eskolan ospatu zen Antibiotikoekiko erresistentzia ingurumenean: eszenatoki apokaliptiko baten jatorria UPV/EHUko udako ikastaroaren barruan.

“Heriotzaz hitz egiten dugu, baina beste kontzeptu bat ere gogoratu behar dugu, eta kontzeptu hori gaixotasun erresistente bat duen pertsona baten bizi-kalitatea da”, aitortu zuen Gallegok. Erronka horretan, DABU (Desgaitasunaren araberako bizitza urteak) sistemak gaitz erresistenteak aurkezten dituzten herrialdeetako biztanleenbataz besteko bizi-iraupena neurtzen du, aldi berean, traba horrrekin bizitako urteak kontuan hartuz. Eta kontuez hitz eginda, kopuruari dagokionez, Italia eta Grezia dira DABU gehien dituzten herrialdeak.

Amaierarik ez duen errolda luze baten barruan, gisa honetako gaixotasunen barruan, emakumeengan gizonengan baino ohikoagoa dela ziurtatu zuen Gallegok: “SEIMCEk kaleratutako artikulu baten arabera Staphylococcus aureus-ek, -Europan heriotza gehien eragiten dutenen artean bigarrena- emakumeengan eboluzio txarragoa dauka”.

Egoerari soluzio bat aurkitzea erraza ez den horretan, are zailago bihurtzen da Novartis edo Roche bezalako farmazeutika handiek euren “Antibakterio Ikerketa Laborategiak” ixteko erabakia hartu zutenetik. Azken hauek ikusmira zentratuago daukate interes gehiago sortzen duten eta era berean errentagarriagoak diren gaixotasun kroniko, onkologia, disfuntzio zutikor edo kolesterolerako antibiotikoak garatzean. Alabaina, ezagutza hobetzeko beharra dagoela aldarrikatu zuen EHUko Medikuntza Fakultateko irakasle eta ikerlariak: “Azken datuen arabera, antibiotikoen %50a gaizki agintzen da, oso kezkagarria da. Lan egin behar da, diagnostiko zehatzagoak egin, farmakoa era egokian hautatu, pazienteak ez dira automedikatu behar eta tratatamenduaren jarraipen osoa burutu”. Inor ahaztu behar ez dela gogoraraziz, One Health mugimenduaren aipamena egiten itxi zuen hitzaldia Lucía Gallegok. Aipatutako hori gizakien, animalien eta ingurunearen osasuna ekitatiboki tratatzeko komunikazio eta diziplinarteko mundu-estrategia da. Arazoak edonon, edonoiz eta edonola ager daitezkeelako.