BILBO. Dekretu berriak hiru urteko ezarpen-epea dauka, eta gaur goizean aurkeztu du Elena Moreno sailburuordeak Donostian izan den jardunaldi tekniko batean. Sailburuordearen hitzetan, jarduera horren inguruko lege-ezak ekarri du arau berria onartzea.

Morenok azaldu duenez, konpostaje-modalitate bakoitzaren inguruko isileko adostasuna egon arren, orain arte ez zegoen testu arauemaileetan definituta. Horregatik, Ingurumen Sailburuordetza Euskadin dauden komunitateko konpostaje-instalazioen kopurua ezagutzeko ikerketa bat egiten ari da. «Gaur egun ?gehitu du?, Ingurumen Sailburuordetza Euskadin dauden komunitateko konpostaje-instalazioen kopurua ezagutzeko ikerketa bat egiten ari da. Gure lehen estimazioen arabera, 200 bat instalazio daude: 4 m3-ko tamaina dute batezbeste, eta 800 eta 1.000 tona konpost artean ekoizteko gaitasuna».

Hondakinak prebenitzeko jarduera izateko, etxeko biohondakinak* konpostatzeko instalazioek eta jarduerek bildu beharreko baldintzak jasotzen ditu dekretuak. Hala, instalazioek ez dituzte izango hamar metro kubiko baino gehiago, bolumenaren aldetik, konpostaje-prozesua egiteko.

Halaber, komunitateko konpostajera bidera daitezkeen hondakinak, instalazioen kokapena eta ezaugarriak, prozesuaren kontrola eta konpostaren kalitate kontrolak ezartzen ditu.

Bestalde, nahitaezkoa izango da konpostaje-instalazioetan titular bat eta prestakuntza egokia duen teknikari arduradun bat izendatzea. Lortutako konpostaren erabilerei dagokienez, dekretuak xedatu du emaitza instalazioetako erabiltzaileek soilik erabili ahal izango dutela partikularki, eta ezingo dela elikadura-katearekin lotutako erabileratara bideratu. Horrek barne hartzen ditu konposta egiten duten ikastetxeak.

Dekretuak konpostaje komunitarioko instalazioak eta jarduerak dituzten udalei esleitutako funtzioen artean, Moreno sailburuordeak bi nabarmendu ditu: «Alde batetik, bermatuko dute erabiltzaile arduradunek konpontajea behar den bezala gauzatzeko beharrezko prestakuntza edo trebakuntza izatea. Bestetik, kontrolatu beharko dute beren udal-mugartean kokatutako komunitate konpostajeko instalazio eta jarduera publiko eta pribatuak sailkatutako jardueren udal erregistroan jasota daudela nahitaez».