Síguenos en redes sociales:

Iraunkortasunak eta gazteriak bat egin dute Bilbon

Bilboko Udalak 'Green Kaleak-Gozatu Aisia, Zaindu Hiria' programa abiatu du

Iraunkortasunak eta gazteriak bat egin dute BilbonBilboko Udalak "Green Kaleak-Gozatu Aisia, Zaindu Hiria" programa abiatu du.

Bilboko Udalak Green Kaleak-Gozatu Aisia, Zaindu Hiria programa abiatu du, gazte bilbotarren artean aisialdi jasangarria sustatzeko helburuarekin. Ekimena Bilboko Gazte Panelarena da, espazio berri honen inguruan pertsona eta entitate gehiago batu nahi dituena. Espazio honek, hainbat jardueraren bidez, gazteen artean aisialdi arduratsuago baten alde hausnartzera gonbidatzen du.

Espazio honek, hainbat jardueraren bidez, gazteen artean aisialdi arduratsuago baten alde hausnartzera gonbidatzen du

Green KaleakKonekta Ideiak ekimenean kokatzen da, Bilboko 18 eta 35 urte bitarteko gazteentzat asmatua, herritarren berrikuntzako eta gizarte-ekintzailetzako laborategi gisa jarduten duena, 2030 Agendaren GJHen inguruan.     Konekta Ideiak-en ekimen berri hau Bilboko Gazte Panelak sortu du. Espazio hori gazteek parte hartzeko gune bat da, eta proposatzen du aisialdi-adierazpenek hirian eragiten duten inpaktuari buruz hausnartzea eta gazte-ekimena bultzatzea, gazteek bideak proposa ditzaten Bilbo hiri jasangarria izateko, bai sozialki, bai ingurumenaren aldetik.

PROPOSAMENAK

Proposamen horretan oinarrituta, Munduko Foro Ekonomikoari lotutako Global Shapers Bilbao elkarteak, Bilboko Udalarekin koordinatuta, "Green Kaleak" diseinatu du, honako helburu hauekin: ingurunea hobetzeko tresnak eskaintzea, sare komunitarioak indartzea eta aisialdirako modu arduratsuagoak sortzea; hori guztia ikuspegi inklusibo eta kolaboratibo batetik; jasangarritasunaren aldeko kontzientzia kritikoa sustatzea eta bereziki gazteak inpaktu horiei buruz sentsibilizatzea, eta inpaktu negatiboak minimizatzeko abian jarritako hainbat tresna eta esperientzia partekatzea; eta Bilbo –bai sozialki bai ingurumenari dagokionez– hiri jasangarriagoa izan dadin gazteek planteatzen dituzten ekimenak babestea eta konpromisoa sustatzea.