EUSKAL mitologian, Dima aberastazun handiko herria da; ugari dira Baltzolako kobazulo inguruan garatutako ipuinek... hori dela eta asteburu honetan, lamiek, jentilek, Sugoi, Akerbeltz, Behigorri, Olentzero, Basandere eta sorginak ere berriz itzuliko dira Arratiako paraje misteriotsu honetara. Txumuluxueta kultur elkartearen babespean, maitzaren 25ean ospatuko da V. Jentilak Diman eguna. Aurten gainera, jaiari bukaera berezia emateko Baltzolako kobazuloan akelarre bat ospatuko dute. Herritarrek dira (laurehun bat gizon, emakume eta gaztek) jai honi emango diote forma. “Mitologian, herriak duen nortasuna eta aberastasuna programa osatu dute aste honetan, nahiz eta larunbateko ekintza publiko gehien biltzen duen ekintzarik deigarrienta izanik”, azaldu zuen Gotzon Aurrekoetxea ekitaldiaren antzola-tzailea.
Kultura aberastasun hau eguneratu, herrian eta inguruetan ezagutarazi eta belaunaldi berrie jai giroan transmititzeko gogoz, urtero-urtero herri honek mitologia astea antola-tzen du. Dimako udalaz gain, herriko hamar bat elkartek parte hartuko duten honetan. “Jendearen partehartzea beharrezkoa da. Dantza taldea, korua... askok dira aste hau posible eginten dituztenak. Mitologia berrezkuratzeaz gain, giro galanta lortzen da herritarren artean”, azpimarratu zuen Aurrekoetxeak.
Dimako Indusi auzo inguruan dago Jentilzubia. Arku formako zubi naturala da Jentilzubia, higadurak sortua, antzinako kobaren galeriaren lekuko. Tradizioaren arabera, jentilek erabiltzen zuten alde batetik bestera pasatzeko. Antzina Baltzolako koben sarrera izan zela ere jaso izan da hainbat azter-tzaileren liburuetan. Larunbateko ekitaldia, arratsaldeko sei t’erdietan hasiko da eta ibilbide mitologikoa Indusi auzotik abiatuko da, “Bidean, pausaleku batzuk egongo dira eta pausaleku bakoitzean, an-tzezpen, ipuin kontaketa, ondare naturala espereologikoa, mitologiko buruzko berririk, edo abestiren bat aurkituko dira, besteak beste”, azaldu zuen antolatzaileak.
Gibeltar baserria pasatu eta lehenengo gunea laminarena izango da, toki horretan ipuin bat kontatuko da. Laminak ere antzezpen txiki bat egingo dute bertan; Jentilzubi izango da bigarren gunea. Albokaren soinua eta herriko koruaren kantuak entzuteko aukera izandu dute bertara hulbilduko direnek. Ibiltariak, Baltzola kobazuloaren beheko atetik sartuko dira. Danak goiko partean kokatuta daudenean, an-tzezpen txiki bat egingo da. Bukatu bezain laster Sugoi agertuko da eta orro handi bat botako du. Koba handitik Abarora pasatuko da, musikaz lagundutako ibilbidea izango da. “Goiko partean, bi edo hiru ekintza egongo dira”. Lamina dantza ikusiko da eta koruak bi abesti eskeiniko ditu. “Aurten ibilbidearen sarrera 5 euro kobratuko da, diru horrekin Akelarrean pintxo bi eta zerbait edateko aukera egongo da”, gogoerazi dituzte antolatzaileek.