Lehenengo hitza, inportanteena
Egian bizi dira Eñaut Beloki eta Lola Boluda, Donostian Euskaraldiaren hazietako bat jarri zuen auzoan. Bertan izan zuten bere lehen elkarrizketa ahobizi eta belarriprest gisa
EUSKARALDIAN sartuta gaude. Iritsi da euskararen erabileraren aldeko konpromisoa plazaratzeko unea. Milaka antzezle bi pertsonaien azalean jarriko dira: ahobizi eta belarriprest izango dira. Ez dago gidoirik, borondate kontua da. DEIAk egitasmo honen baitan ugarituko diren ahobizi eta belarripresten arteko elkarrizketa bat jaso nahi izan du. Kasu honetan Eñaut Beloki eta Lola Boluda dira protagonistak, baina egunero Euskal Herriko bazter guztietan izaten ari dira milaka ahobizi eta belarriprest euskararen erabilera bultzatu nahian. Eta, besteak beste, elkarrizketa elebidunak posible direla frogatuko dute.
Boluda eta Beloki eta Egian bizi dira. Boluda belarriprest dela dio aho motela delako. “Ikasten ari naiz euskara, Valentziakoa naiz eta bitartean belarriprest naiz. Pozik nago, euskara niretzat oso garrantzitsua da”. Eten bat egiten du eta azalpenan gazteleraz jarraitzea erabakitzen du: “Como soy valenciana conozco un poco la historia de las lenguas de los distintos sitios y cómo hay que cuidarlas. Niretzat euskara garran-tzitsua da”, azpimarratzen du.
Eñaut Beloki berriz ahobizi dela dio. “Euskalduna naiz eta nire egunerokoan euskaraz aritzea gustatzen zait. Esperimentu hau, Euskal Herri mailan egingo dena, garrantzitsua da euskaldunok ahalik eta euskara gehien erabiltzeko eta hainbeste ez dakitenekin euskaraz gehiago hitz egiteko aukera izango dugulako”. Eñauten ustez euskara gure herrian zabaldu egin behar da eta orain arte iritsi ez garen lekuetara iritsi behar gara. “Batzuek orain arte ezjakintasunagatik edo lotsagatik ez zuten praktikatzen eta euskaldunok ez genuen beraiekin euskaraz egiten zer sentituko zuten erreparoengatik edo. Belarripresten txapa ikustea lagungarri izango da. Beraien egunerokotasunean ahaleginak egiten dituzte ahotik irtetzen den lehen hitza euskaraz izateko. Egian egin genuen ariketa honen oso antzekoa 2016 urtean. Hor hasi ginen esperimentu hau egiten eta ordutik hasi nintzen euskaraz egiten ez duten baina ulertzen dutenekin elkarrizketa elebidunak edukitzen. Aldatu nuen txipa eta batzuekin euskaraz aritzen naiz nahiz eta jakin ez didatela euskaraz erantzungo”.
Lolaren ingurukoak euskaraz aritzen direnean berarentzako baikorra da. “Es verdad que cuando yo estoy hablando en castellano, sabiendo que la persona que tengo delante es euskalduna, veo que tiende a pasarse automáticamente al castellano. Yo normalmente le digo que hable en euskera, que yo le contestaré en castellano”, azaldu zuen.
HELBURUA
Egitasmo honekin Eñaut eta Lola helburua argi eta garbi daukate. “Euskara gehien erabiltzea da. Auzoan nik uste dut euskara dezente erabiltzen dela, nire ingurua nahiko euskalduna da eta alde horretatik ez dut uste aldaketa nabarmenik egongo denik. Lanean konplikatuagoa da, euskalduna ez den jendea dagoelako, ulertu ere egiten ez dutenak. Hala ere nire testigantza, hasierako hitzak, euskaraz egingo ditut. Elkarrizketa elebidunak sustatzen saiatuko naiz eta hasi gara. Ohiturak aldatu behar dira poliki-poliki.
Lolaren kasuan euskararen aldeko apostua egin du. “Nire helburua es por un lado ayudar al euskera un poco por ideología. Además, está también la parte egoísta, porque me viene muy bien que me hablen en euskera para poder aprender y hablarlo lo antes posible”.
Más en Vivir
-
Esta es la clave para pelar los huevos perfectamente sin ningún esfuerzo, según Jordi Cruz
-
La cúpula de Netflix visita los estudios de Warner tras descartar la opa hostil de Paramount
-
El actor y cineasta Eduardo Casanova anuncia que tiene VIH
-
Los Rolling Stones cancelan los planes para una gira en 2026 a petición de Keith Richards