BILBO. Martxoaren 5etik 8ra Bilboko Euskalduna Jauregian ospatuko den Musika-Música jaialdiak 35.000 lagun inguru hartzea espero du. Guztira, mundu osoko 800 profesionalek eta kontserbatorioetako 500 ikaslek hartuko dute parte.

NOBEDADEAK

Pianoak leku berezia du aurtengo egitarauan, lau eskurekin jotako piano kontzertuekin eta bi pianotarako kontzertuekin.

Horren erakusgarri da Joaquin Achúcarro maisuaren parte hartzea, lehen aldiz Musika-Músican, kontzertu oso berezi batekin, Falla, Ravel, Chopin, Scriabin, Debussy eta Albenizen obrak interpretatuz. Halaber, nabarmentzekoa da Katia eta Marielle ahizpa frantsesak ere Euskaldunan izango direla, Labéque Ahizpak izenarekin ezagutuak artearen munduan eta pianoko bikote ospetsuenetako bat gaur egun.

Izen handiko orkestra eta taldeek ere parte hartuko dute lehen aldiz, hala nola Les Musiciens du Louvre, Le Concert Impromptu haize boskotea edo Cuarteto Novus.

Beste une paregabe bat Luis Fernando Perezek interpretatutako Sehaska kantuei eskainitako denbora izango da.

Gainera, Euskaldunako organoa ere protagonista izango da Asturiasko Printzerriko Orkestrak (OSPA) Juan de la Rubiarekin batera emango duen kontzertuan, Poulenc eta Saint Saënsen obrak interpretatuko baitituzte.

SARREREN SALMENTA

Otsailaren 18tik aurrera, MUSIKA-MÚSICArako sarrerak hemen eskuratu ahal izango dira:

Musika-Músicaren bulegoak: otsailaren 18tik martxoaren 5era. Astelehenetik barikura: 10:30etik 18:30era.

Euskalduna Jauregian: otsailaren 18tik aurrera (astelehenetik zapatura, 12:00etatik 14:00etara/17:00etatik 20:00etara), eta www.euskalduna.eus web orrian ere bai.

Kutxabanken zerbitzu anitzetako kutxazainak: otsailaren 18tik aurrera, hemen:

www.ticket.kutxabank.es,

Taldeentzako bakarrik, 12 sarreratik gora, kontzertu bererako, eta gutxienez 50 sarrera erosita, telefono honetan: 94 679 04 88, edo posta elektronikoko helbide honetan: groups@euskalduna.eus Otsailaren 18tik martxoaren 5era, astelehenetik barikura, 12:00etatik 18:00etara.

PREZIOAK

Auditorioa: 12€. Jarleku zenbakiarekin.

0C aretoa: 10 €. Jarleku zenbakiarekin.

0C aretoa: 6 €

0C aretoa: 6 €

0C aretoa: 5 €

0C aretoa: Sarrera librea, aldez aurretik jaialdirako sarreraren bat erosita.

INFORMAZIO GEHIAGO

Musika-Música 2020 jaialdiaren bulegoa.

Zabalgune plaza, 11-1., 48009 Bilbo. 94 679 04 88

Email: bilbao700@bilbao.eus

Web orria: www.bilbao700.eus