BILBO. Gasteizko XI. Telebista Jaialdiak sektoreko profesional onenak bilduko ditu irailaren 2tik 8ra Arabako hiriburuan. Kate generalisten udazken-neguko denboraldirako erabateko estreinaldiak hartuko ditu. Gasteizko alkate Gorka Urtaranek eta Festval jaialdiaren zuzendari Joseba Fiestrasek aurkeztu zuten pasa den azteazkenean programazioaren aurrerapena.

Gorka Urtaranek alderdi profesionala azpimarratu zuen, Gasteizko jaialdian urtez urte indarra hartzen ari baita. “Hitzaldiek, lantegiek, eztabaidek? gero eta maila altuagoa dute, eta gure hirira etortzeko interesa gero eta handiagoa da. Festvalak erakargarri bikoitza du: batetik, publiko orokorrarentzat, gertutik ikusi ahal baitituzte telebistako aktore, aurkezle eta izar gustukoenak, eta bestetik, profesionalentzat, telebistarekin lotutako askotariko gaietan azken joerak eta aurrerapenak ezagutzeko topagunea baita Gasteiz haientzat”.Alkateak nabarmendu zuen Euskadiko hiriburuak gero eta pertsona gehiago erakartzen duela, bai aisialdirako bai helburu profesionaletarako, kasu honetan, ikus-entzunezkoen sektorean. Izan ere, Udala ildo hori lantzen ari da, talentua erakartzeko eta kanpora proiektatzeko. “Irailaren hasieran, batzuek zein besteek Gasteizen izango dute galdu ezineko hitzordua”, adierazi zuen Urtaranek.Festvalaren zuzendari Joseba Fiestrasek azaldu zuenez, Music Library-k telebista formatuetan erabiltzen den produkzio-musikari buruzko hitzaldia antolatuko du, eta zenbait telesail eta programen adibideak emango: ‘Lazos de Sangre’, ‘La Vall’, ‘Boca Norte’, ‘Paquita Salas’, ‘Los Hombres de Paco’ eta ‘Les de l’hoquei’. Beste arlo batzuk ere izango dituzte hizpide: ekoizle eragilearen eta musika gainbegiralearen rolak, produkzio-musikaren irabaziak (budgeta, eskubideen kudeaketa?), sinkronizazioa, copyrighta, lizentziak, eta abar.

ProFesTVal atalaren barruko beste hitzordu bat Lavinia taldeak antolatutakoa izango da, zeina ahots-laguntzaileentzako edukiak sortzen ari baita aspalditik, berrikuntzaren alde egin duten apustuan. Estatu Batuetan, lau familiatako batek du horietako bat, eta Espainian ere gero eta jende gehiago ari da erosten, esaterako, Amazonen Alexa, Googleren Ok? Bideo pantailak ere sartzen ari dira. Ekoiztetxeak mahai-ingurua egingo du ahots-laguntzaileen alorrean gertatzen ari den guztiaren berri emateko eta haien trebetasunak TVEko jendearekin aurkezteko; Espainiako plataformen ordezkariak ere izango dira bertan, eduki arrakastatsuen adibideak emateko.

Bestetik, Alma Espainiako gidoilarien sindikatuak telebista-programen gidoilarien estatuko topaketa egingo du 2019ko FesTValaren barruan. Zenbait idazle bilduko ditu mahai-inguru batean, gaur egungo parrilan programa eta formatu arrakastatsuak sortzeko erronka nagusiak azter ditzaten; aldi berean, telebista-arrakasta handienei egitura eta argumentua ematen dieten pertsonen aurpegia ezagutzea ahalbidetuko dute, haien egitekoa azpimarratuz.