12 pilota ordu baino gehiago izan dituzte Zamudion eta Mañarian asteburu honetan
Mañariak frontoiak oso sarrera ona izan zuen larunbat arratsaldean, non 16 urtez azpikoen eta promozio mailako finalaurrekoak jokatu ziren
BILBO. Pasaden larunbatetik hasitako Laboral Kutxa Emakume Master Cup-ak 12 pilota ordu baino gehiago utzi ditu Zamudio eta Mañariako frontoietan. Bertara hurreratu zirenek lau t'erdiko pilota maila handiaz gozatu ahal izan zuten. Horrez gain, txapelketari dagokionez, txapela irabazteko egin behar izango duten bidea argitu da.
Honako hauek izan dira partida guztien emaitzak:
16urtez azpikoak
Ainhoa Romero (Lemoa) ? Leire Galeano (Antzuola) 18-6
Aihsa Etxeberria (Amezketa)? Enara Anitua (Aulesti)18-11
16urtez azpikoen finala Otxandio (azaroak 30)
Ainhoa Romero ? Aisha Etxeberria
Gazteenen artean, Lemoako Ainhoa Romerok Leire Galeano antzuolarrak baino baliabide eta lasaitasun gehiago erakutsi zituen eta estutasun handirik gabe lortu zuen finalerako txartela. Finalean Aisha Etxeberria amezketarra izango du aurkari.
Promozioa
Ainhoa Ruiz de Infante(Otxandio) ? Gentzane Aldai (Orozko) 18-17
Amaia Jaka (Ihabar) ? Naroa Elizalde (Zubieta- Nafarroa) 18-6
Finala Otxandio (azaroak 30)
Amaia Jaka-Ainoha Ruiz de Infante
Zalantzarik gabe, jardunaldiko partida Ainhoa Ruiz de Infantek eta Gentzane Aldaik jokatu zuten, promozioko finalean postu bat eskuratzeko. Orozkoarra izan zen markagailuan aldea hartzen lehena, baina Ruiz de Infante pixkanaka gerturatu zitzaion, partida hamabina berdindu eta partida amaiera agoniko bat osatzeko. Berdinketak ugariak izan ziren, baina emozio gehiagorik esa ezin dakiokeen amaiera batean, Ruiz de Infante nagusitu zen. Amaia Jakak askoz partida erosoagoa izan zuen Naroa Elizalderen aurka.
Zamudion, jardunaldia bikoitza izan zen, eta Txorierriko herri honetan sartu ziren lehian pilota goxoko lehen mailako pilotariak.
Pilota goxoa, lehen maila
Patri Espinar (Usansolo) ? Eneritz Arrieta (Azkoitia) 18-5
Maite Ruiz de Larramendi (Eulate) ? Leire Etxaniz (Etxeberria) 15 - 18
Olatz Arrizabalaga (Gernika) ? Ohiana Orbegozo (Azpeitia)18-15
Maider Mendizabal (Anoeta) ?Iera Agirre (Leitza) 11-18
Lehen mailako finalerdiak Galdakaon. abenduak 1 igandea 12:00etan
Patri Espinar ? Olatz Arrizabalaga
Leire Etxaniz ? Iera Agirre
Patri Espinarrek ez zuen arazo handirik izan bere txapela defendatzeko lehen partidan, eta erraz gainditu zuen Eneritz Arrieta 18-5.
Dezente gogorragoa izan zen Maite Ruiz de Larramendi eta Leire Etxanizen arteko lehia. Partida luzea eta piloteatua izan zen, markagailuan gorabehera handiak izan ziren, eta nafarra ondo defendatu zen airez, baina amore eman beha izan zuen.
Olatz Arrizabalagak susto handi bat eraman zuen Oihana Orbegozoren aurrean. Bizkaitarra 16-8 aurreratu zen, baina ez zuen partida amaitzen jakin eta azpeitiarra tanto bakarrera hurbildu zitzaion, 16-15, baina ezin izan zion buelta eman.
Ona izan zen baita ere Maider Mendizabalen eta Iera Agirreren arteko lehia, oso orekatua hamaikanako besarkada eman zen arte. Horik aurrera Leitzako pilotariaren egoera fisikoak aldea zabaldu eta garaipena lortzeko balio izan zion.
Pilota mixtoa
Nora Mendizabal (Andoiain)? Laia Salsamendi (Uharte) 6-18
Leire Garari (Gasteiz) ? Naroa Agirre (Zestoa) 18-8
Amaia Aldai (Dima)? Mirian Arrillaga (Zubieta-Gipuzkoa) 13-18
Miren Larrarte (Bidani) ? Arrate Bergara (Bergara) 18-11
Pilota mixtoako finalerdiak Galdakaon. Abenduak 1igandea 12:00etan
Miren Larrarte - Laia Salsamendi
Mirian Arrillaga - Leire Garai
Arratsaldean jokatu ziren pilota mistoko final-laurdenak, eta horien artean aipatzekoa da Amaia Aldai, 2018ko promozio kategoriako txapelduna, kanporatu zuela, Mirian Arrillagak (13-18).
Gauzak horela, pilota misto eta goxoko lehen mailako finalerdiak Galdakaon jokatuko dira, igandean, eguerdiko 12etatik aurora ETB-1eko kamerak zuzenean bertan direla.
Galdakao 12:00etan (ETB-k zuzenean)
Pilota mixtoa
1-Leire Garai (Gasteiz)VS Miriam Arrillaga(Aginaga)
2-Laia Salsamendi (Uharte)VS Miren Larrarte(Bidania)
Pelota Goxoa lehen maila
3-Patri Espinar (Usándolo)VS Olatz Arrizabalaga (Gernika)
4-Leire Etxaniz (Etxebarria) VS Iera Agirre (Leitza)
Más en Pelota
-
En imágenes: Alize Sagardui y Enara Gaminde se llevan el Abierto de Nafarroa ante Ainhoa Ruiz de Infante e Itxaso Erasun en el Labrit de Iruñea
-
Sagardui y Gaminde conquistan Iruñea
-
La gran semana de Eñaut Urreisti
-
En imágenes: Eñaut Urreisti gana el Individual de cesta punta contra Ludovic Laduche en Berriatua.