BILBO. Europak, gainontzeko lurraldeei irabazi die lehen aldiz ospatzen den kontinentearteko dueluan. Lehia hau, IX. Grand Slameko Maisuen Finaleko atsedenaldi jaurdunaldia, Bizkaiko hiriburuan izan da uztailaren 13tik 23 bitartean.
Europako taldea, Munduko Txapelduna den Magnus Carlsen norvegiarrak, Serguéi Kariakin errusiarrak eta Anish Giri herbeheretarrak osatu dute. Gainontzeko lurraldeez osatutako taldean, Hikaru Nakamura eta Wesley So estatu batuarrak eta Yi Wei txinatarra izan dira.
Haien artean IX. Bilboko Finala jokatzen duten sei Maisu Handiek, gaurko atseden jardunaldian, geldialdi bat egin dute txapela lortzeko duten bakarkako lehian.
Taldeko enfrentamendu hau, 64m2-ko taula erraldoi batean jokatu da eta piezak pertsonak izan dira. Parte hartu dituztenek pieza gisa, xakera zale diren Bilbo eta santurtziko eskoletatik etorritako neska mutilak izan dira.