Síguenos en redes sociales:

Kultur gomendioak

Myriam Perez Kazabonen kultur gomendioak

Dantzaria

Myriam Perez Kazabonen kultur gomendioak

Myriam Perez Kazabonen kultur gomendioak

Myriam Perez Kazabonen kultur gomendioak:

  • Abesti bat: Egunerokotasunetik deskonektatzeko LA LUZ taldearen 'News of the Universe'; egunerokotasunarekin konektatzeko MURSEGOren 'Tecnopausia'.
  • Musika talde bat: HATXE.
  • Liburu bat: 'Desierto Sonoro', Valeria Luisellirena.
  • Antzezlan bat: Metrokoadrokaren 'Bi Baso Bat Ur'. 
  • Dantza-lan bat: 'FURFURIA', Nerea Gurrutxagarena.
  • Artista bat: Azkonatoloza bikotea.
  • Kultur espazio bat: Hendaiako Borderline Fabrika.


Dantzan bere lehen urratsak Irun eta Donostia artean eman ondoren, dantza garaikideko goi-mailako ikasketak Rotterdameko CODARTSen egin zituen. Horiek bukatuta, 2004az geroztik dabil Myriam Perez Cazabon (Oiartzun, Gipuzkoa, 1981) dantza garaikidearen arloan koreografo, dantzari eta irakasle jardunetan, musika, antzerkia, zinea, argazkilaritza, arte plastikoak eta literatura bezalako arte-disziplina ezberdinekin hartu-emanerako interesa azpimarratuz. Hala, elkarlanean aritu da sortzaile zein dantzari moduan Mursego eta Hatxe musikariekin, Nagore Legarreta eta Aitziber Orkolaga argazkilariekin, Hika Teatroa eta Berdinki Zirku konpainiekin eta Ai Do Project, Larrua, Node eta Doos Colectivo dantza konpainiekin, besteak beste. Paul Urkijoren Gaua filmean eta Pablo Agüeroren Akelarre pelikulan ere hartu du parte, koreografo gisa. Hainbat urtez irakaskuntzan zentratuta ibili ondoren, eta interes pertsonalek eta norbere hizkuntza koreografikoan sakontzeko beharrak bultzatuta, 2016an NERI(H)ARI izenpean bere ibilbide propioari ekin zion. Askotariko proiektuak eta disziplinartekoak garatu ditu: Ibilbide honetan Nere azalean arrotz (2017), Mutu (2018), Iceberg (2019), Hiru(3) (2021), Nunavut (2022), Entzuten nauzu? Zeozer kontatu nahi nizuke... saiakera gorpuztu bat (2024) eta 40. bidegurutzea | CC nº40 dantza lanak. Halere, Myriam Perez Cazabonen sortzaile ibilbidea lehenago hasi zen: Maimy kolektiboaren parte izan zen, eta Tentativa de agotar un lugar parisino (2006) eta Ejercicionúmero2 (2007) piezak sortu zituen Victor Iriarte zinemagilearekin eta Maite Arroitajauregi musikariarekin. Epe berdinean landu zuen ere Permanent Vacation. Versión. (2007) dantza-filma, Larraitz Torres artistarekin. Egun, trasmisio eta mediazio arloak sorkuntzarekin uztartzen jarraitzen du; eta hala, Chillida Leku museoak barne hartzen duen gizarte-baztekeria arriskuan dauden pertsonei zuzendutako Lotura programan edota Alzheimerra duten pertsonei zuzendutako Ai Do Project konpainiaren Invisible Beauty ekimenean dabil. Bere egiteen eta sortzeen indarguneak dira txikitik eta gertutik lantzeko hautua, artisautzaren eta Arte-zain-tzaren moduei entzunez eta hauek aintzat hartuz.