Leire Ugadiren kultur gomendioak
Leire Ugadiren kultur gomendioak:
- Abesti bat: 'La milla verde', DJ Pimp (gaur gaurkoz. musika asko asko entzuten dut).
- Musika talde bat: Berri Txarrak eta Izaki Gardenak.
- Liburu bat: 'Primavera con una esquina rota', Mario Benedetti. Edo Amélie Nothomben bat.
- Antzezlan bat: Dario Foren bat, beharbada (ez naiz antzerkira joaten).
- Film/telesail bat: 'Una serie de catastróficas desdichas'.
- Artista bat: Ekida (arte ekimen kolektiboa da).
- Kultur espazio bat: Sastraka eta Txarraska gaztetxeak.
Leire Ugadi Urduñan jaio zen 1996. urtean. Besteak beste, soziologia ikasi zuen Leioako GKZn. Eguneroko poesia idazten du, ia egunero. Ohiko egoeretatik, elkarrekintza arruntetatik eta eszenatoki maiztuetatik abiatuta erauzten ditu metaforak. Munduari (batez ere alor sozialari) begiratzerakoan eskapatzen zaizkigun xehetasunak ikusarazten saiatzen da, gaizki doana salatzen, bizi-tzeko beste modu batzuk proposatzen. Arrandiarik gabe. Simulakro bat da bere lehen liburua. Jarraituko du idazten, materiala sortzeko arrazoiak dauden bitartean behintzat.