Síguenos en redes sociales:

Arkitektura

Kiratsak?

Hiriak ez dira bakarrik ikusten eta bizitzen: usaindu ere egiten dira. Kale bat bere formagatik edo eraikinengatik ezagutu aurretik, gorputzak kale horretan arnasten den aireagatik identifika dezake

Kiratsak?Ander Zagitu Orbea

Asfalto beroaren, euriaren osteko hezetasunaren, txosnetako giroaren, pisukidearen puzkerren, kaleko janari saltzailearen, gimnasioko izerdiaren, ogi egin berriaren edo pilatutako zaborraren usainek kartografia ikusezin bezain esanguratsua eraikitzen dute. Hala ere, pentsamendu urbano eta arkitektonikoan, usaimena historikoki bigarren maila batera baztertua izan da, aktiboki zapaldua izan ez denean.

Paradoxa batek markatzen du gaur egungo hiri-esperientzia. Alde batetik, hiria usain kontzentrazio handia da: gorputzak, trafikoa, industria, janaria, landaredia, hondakinak... Bestetik, etengabeko ahalegina dago dimentsio sentsorial hori kontrolatzeko, homogenizatzeko, neutralizatzeko edo ezabatzeko. Hiri ideala usainik gabeko hiria dela dirudi. Purua, garbia, gardena, arina. Bide batez, telebistako iragarki batean agertzeko modukoa. Baina, zer esan nahi du hiri-espazioaren desodorizazio sistematiko horrek?

Fenomenologiaren ikuspegitik, Juhani Pallasmaa arkitekto finladiarraren esanetan, usaimena oroimenari eta denborari sakonki lotutako zentzua da. Ikusmenak abstraitzeko eta izozteko joera duen bitartean, usainak esperien-tzia bizi, kokatu eta emozional batean kokatzen gaitu. Egurraren, harri hezearen edo hautsaren usaina ez dira bigarren mailako xehetasunak, esanahia eraikitzen duten elementuak baizik. Hirian usainek identitatea markatzeko gaitasuna dute; eta. aldi berean, bereizgarri edo baztertzaile izan daitezke. Hiria usaintzea orientatzeko modu bat da, tokia ezagutzeko aukera paregabea.

Hala ere, usain urbanoak ez dira neutralak. Esanahi sozial, kultural eta politikoz beteta daude. Usain batzuk ospatu egiten dira: kafea, kaleko janaria, landaredia... Eta beste batzuk, aldiz, estigmatizatu: izerdia, zaborra, hezetasuna, erraustegia, taladrina, paper-industria, tabakoa, pixa... Usaimen hierarkia horrek hiria eta arkitektura diseinuko erabakietan eragiten du. Besteak beste: zer aireztatzen den, zer gordetzen den, zer mugitzen den kanpora...

Plangintza modernoak usainak kudeatzeko funtzioak bereizteko joera izan du: industrialdeak bizitegietatik urrun, ezkutuko azpiegiturak, aire-fluxu kontrolatuak... Erabaki horietako askok benetako osasun-beharrei erantzuten badiete ere, zentzumenen arabera zatikatutako hiria eraikitzen ere lagundu dute. Prozesu horretan, usaina zuzendu, ezabatu edo kamuflatu egin behar da, hiri bizitzaren osagai gisa ulertu beharrean.

Hiri garaikideak usaimen-paisaia gero eta homogeneoagoa eskain-tzen du. Klimatizazio-sistemek, material sintetikoek eta merkatari-tza estandarizazioak munduko edozein lekutan egon daitezkeen espazioak sortzen dituzte. Usain espezifikoak ezabatzean, memoria kolektiboaren zati bat ere ezabatzen da. Lehen tailerren, arrainaren edo lur bustiaren usaina zuten kaleak espazio neutro, leundu, isil-isilik desodorizatuak bihurtu dira.

Peter Zumthor arkitektoak atmosfera espazioaren ezaugarri berehalako eta emozional gisa definitzen du. Hirian, atmosfera hori ez da argiarekin, eskalarekin edo materialtasunarekin bakarrik eraiki-tzen. Usainekin ere eraikitzen da. Arazoa da usain urbano asko ez datozela bat hiri desiragarriaren irudiarekin. Horregatik, bazterretara mugitzen dira: auzo periferikoak, azpiegitura ikusezinak, hiriko kontakizun ofizialetan gutxitan agertzen diren espazioak...

Arkitektura eta hirigintza usainen arabera pentsatzeak gatazka onar-tzea dakar. Hiria organismo bizia, aldakorra eta, batzuetan, deserosoa dela onartzea dakar. Kontua ez da osasungaiztasuna erromantiza-tzea, ezta aurrerapen teknikoak baztertzea ere, baizik eta zentzumenen neutralizazioan soilik oinarritutako erosotasun ideia bat zalantzan jartzea. Usainik ez duen hiria oroitzeko gaitasuna galdu duen hiria da.

Usaimena tresna kritiko gisa berreskuratzeak hiria beste modu batera irakurtzeko aukera ematen digu. Nork erabakitzen duen zein usain diren onargarriak eta zein-tzuk ez, zein gorputzek utz dezaketen arrastoa eta zeintzuk desagertu behar duten galdetzera behartzen gaitu. Ikusteko eta kon-tsumitzeko diseinatutako hiri baten, usaintzen den hiriak bizi-tza urbanoaren esperientzia gorpuztuago, politikoago eta zintzoago batera itzultzen gaitu. AXE desodorantea edo txurroen usaina, zerk molestatzen zaitu gehien? Eta, zergatik? Niri biak.