Síguenos en redes sociales:

Musika

Goxotasunez eta mimoz betetako etxea

Nhil taldeak ‘Etxea’ diskoa kaleratuko du urriaren 9an. Diskoa zuzenean grabatu dute, Tarragonan, zuzenekoen energia mantentzeko helburuarekin

Goxotasunez eta mimoz betetako etxeaNihil

NHIL taldeak disko berria kaleratuko du. Irailaren 9an taldearen hirugarren lana entzungai egongo da, eta hori ez ezik, 12an zuzeneko aurkezpena egingo dute taldearen jaioterrian, Aretxabaletan (Gipuzkoa). 

Proiektu berri honek Etxea du izena. Sara Alonso abeslari eta piano-jotzailearen hitzetan, helburua etxe goxo bat eraikitzea izan da. Aztarnak eta Bizi bagina bezala diskoak eta gero heldu da proiektu berri hau. Nhil taldean aldaketak egon dira, Beñat Arrietak eta Lia Garaik taldea utzi baitute. Haien ordez, Peio Uribetxeberria eta Irene Ruiz de Asturi gehitu dira taldera proiektu berria garatzeko.

Aurrekoa eta gaur egungo uztartuz

Hainbat berrikuntza dakartzan disko bat da. Berrikuntza nagusia, bandaren konposaketa. Konposizio berriaren lehen diskoa izango da, eta horregatik Alonsok “disko trantsizional” bezala defini-tzen du. “Abestiak Beñat eta Lia taldean zeuden garaikoak dira, eta grabazioetan ere presente egon dira, Peio eta Irenerekin batera”, azaldu du Alonsok.

“Etorkizunean formazio berriarekin beste disko bat etorriko da, noski”, dio. Trantsizio honetan, disko honek zentzu handia du: “Etxea diskoak azken urteetan talde bezala bizi izan duguna laburtzen du”. Gehitu du abeslariak: “Nik pop egiten dugula konsideratzen dut, baina agian ez da pop hain komertziala…”. Horregatik, diskoa deskribatzeko “pop soul sofistikatua” hitzak erabili dituzte. “Gure erreferentziak dira sofistikatuak… Horri deitzen diogu sofistikatua”, azaltzen du. Nhil jaio zenean, 2017an, erreferentzia nagusia Morgan taldea zen, baina azken disko honetan izan dituzten erreferenteak Olvia Dean, The Brook eta The Bluff izan dira, besteak beste. “Haiena bezala, gurea ere sofistikatua izatea saiatzen gara”.

Soula ere presente dago, batez ere, melodietan. “Nik asko entzuten dut musika hori, eta egia esan, jaiotzen zaizkidan melodiak horiek dira, ku-tsu hori dute”, adierazten du, “ba-tzuetan saiatzen naiz gauza sinpleagoak egiten, baina barrutik atera-tzen zaidana hori da”.

Nhil 2017an jaio zen

Soula Euskal Herrian?

“Nik uste lekua dagoela soulerako, beste gauza bat da ia jendeak entzuten duen eta konektatzen duen”, azaltzen du abeslariak. Bere esanetan, Euskal Herrian hutsune bat dago, eta penaz bizi du hori. Generoen kontua belaunaldiz belaunaldiz mugitzen den zerbait bezala ulertzen du Sarak: “Bere garaian rock-a zena, gaur egun trap edo musika urbanoa da… baina inguruan beti egongo dira satelite ba-tzuk”.

Mundu guztiak berdina entzuten ez duenez, soulerako entzuleak ere egongo direla adierazten du Alonsok. Euskal panorama musikalean soulak beste leku bat hartu arte, Nhilen pozik bizi dira egindako lanarekin eta aurreko diskoarekin egindako 40 kontzertuekin.

Etxean goxo-goxo

Etxe goxoa eraiki du Nhil taldeak. Etxean, su motelean kozinatzen dela diote, gauzak mimo handiz egiten direla. Soinuaren ibilaketan, adibidez, astiro aritu dira, goxotasun eta kontentzio handiz.

Bateriaren soinutik hasita, baxuaren soinuraino, asko zaindu dute prozesua. “Baxu soinu ezberdin bat egongo da abesti bakoitzean, eta ahotsa kontu handiz grabatu dugu”, adierazten du, “abestean, nire arnasa en-tzuten nuen, oso berezia izan zen grabazio prozesua”. Lehen aldiz, Nhilen diskoko abesti guztiak euskaraz dira, “eta horrek konektatzeko momentuan zerbait gehigarriak eskaini digu”. Diskoan abesti goibelak daude, tonu ilunagoekin, baita lasaitasunera eramaten dizkizuten horietakoak ere. Disko motza da, zazpi abestiz osatuta, “baina denetarik dago”. 

Nihil taldeak disko berria kaleratuko du irailaren 9an

Nhilen argi dute taldeak egindako lana grabatu behar dela, baina haientzat proiektuari zentzua ematen diona zuzeneko emanaldia da. “Estudioan gauza asko galtzen dira. Guri gustatzen zaigu gure benetako energiarekin gure lana defendatzea”.

Zuzenekoaren garrantzia justifika-tzeko, denboren kontua aipatzen du ere abeslariak: “Estudiora sartzen zarenean, proiektua ez daukazu hain barneratuta, baina zuzenekoak egiteko garaia heltzen denean, topera sartzen gara horretan”. Kontzertuak bukatzen dituztenean, jendea haiengana hurbiltzen da esateko zuzenean oso ezberdinak direla, eta haiek onartzen dute, badakitelako haien lekua oholtza dela.

Zuzenean grabatutako diskoa

Disko honen grabazioa oso berezia izan da. Tarragonan grabatu dute, La Casamurada estudioan, zuzenean. Estudio erresidentzia bat da La Casamurada eta astebete eman zuten hor taldekideek, bizitzen eta grabatzen. “Berezia izan zen 2 taldekide ohiak etorri zirelako ere”. 

Gauera arte grabatzen zuten, denok batera, dena zuzenean. Estudioetan normalean instrumentuka graba-tzea da, baina haiek beste erabaki bat hartu zuten: “Zuzeneko energiara adaptatu dugu grabazioa, diskoan ere energia hori nabaritzeko”.

Itzal argiak eta itzal ilunak izango duen etxea aurkeztuko dute urriaren 12an Aretxabaletan, gaueko 22:00etan. Sarrera irekiko emanaldia izango da, beraz, Etxea entzutera, eta horretan murgiltzera, mundu guztia gonbidatu du Nhilek.