Ane Elgezabal Odriozola gernikarrak euskal Ikasketak ikasteko hautua egin zuen gure hizkuntzaz hausnar-tzeko eta hobeto menperatzeko nahian. Are, C2 maila ikasi zuenean, gustua hartu zion idazteari. AEKn lanean aritu zen, eta Berbalaguneko dinamizatzaile ere bai.
Abesti bat: Somewhere over the rainbow, Israel IZ.
Musikari bat: Erlaxatzeko, Izaroren Om diskoa, eta dantzatzeko, Karol G.
Liburu bat: Ezinezkoa bakarra aukeratzea: mundutik ihes egiteko, La colina de las mariposas invisibles, Betina Shabliko; eta nire mundua hezteko, El poder del Ahora, Eckhart Tolle.
Antzezlan bat: Losers.
Film bat: Mamma mia!
Kultur espazio bat: Astra, gazteek kudeatutako Gernikako eraikina.
Ondoren, bere lan ibilbideak hezkuntzara eraman zuen. Bere burua ez luke sekula idazle jarriko, baina pandemiak guztia airean jarri eta bere senak bultzatuta amarengana hurbildu zen, horrela, ama hobeto ezagutzeko bidea hartu zuen. Horren emaitza da, hain zuzen, berriki argitaratu duen Haizearen erpeak liburua. Bertan, amaren bizipenak jasotzen ditu gernikarrak.