Amaia Elizaran euskal dantzari eta koreografoa da. Dantza garaikideko sei pieza original sortu ditu eta hainbat kultur proiektutan parte hartu du azken hamar urteetan.1992ko apirilaren 3an jaio zen, Tolosan (Gipuzkoa), eta Ekintza eskolan hasi zuen dantza klasikoko prestakuntza. 2008an, Gipuzkoako Foru Aldundiaren beka jaso ondoren, Mariemma Dantza Kontserbatorio Profesionalean egin zituen ikasketak, eta dantza garaikidearen espezialitatean graduatu zen (2012-2013). Bertan, Virginia Valero Saria eskuratu zuen bere ibilbideagatik, eta baita ohorezko aipamena ere. 2013an graduatu zenetik, James Wilton, John Ross, Jessica Kennedy, Adam Russell, Iker Arrue, Jon Maya, Iris Hei-tzinger, Hilde Koch eta Judith Argomániz bezalako koreografoekin egin du lan. 2015etik bere proiektu propioetan ari da lanean, Amaia Elizaranen izenpean.

  • Abesti bat: Only tenderness between us - Ajeet.
  • Musika talde bat: Awaré.
  • Liburu bat: Biografía del silencio - Pablo d’Ors.
  • Antzezlan bat: Moeder - Peeping Tom.
  • Kultur espazio bat: Gazteszena.
  • Sortzeko espazio bat: Dantzagunea.

2020an Óroren parte izan zen, Galway 2020 Kultur Hiriburutzaren (Irlanda) barnean diziplina artistiko ezberdinak eta hizkuntza gutxituetako kultura ezberdinak batzen dituen arte eszenikoen proiektua. 2021ean Atala esperimentazio laborategiko koreografo gonbidatuetako bat izan zen Dantzaz Konpainiarekin. 2023ko udazkenean, Etxepare Euskal Institutuak eta Quebeceko Conseil des Arts et Lettres-ek Montrealen (Kanada) sustatutako dantza sorkuntza erresidentzian parte hartu zuen lehen aldiz koreografo gisa. Koreografo eta interprete tolosarrak bere proiektu artistikoaren garapena eta Rouge Elea konpainian egindako lana uztar-tzen ditu. Alos Quartet, Oreka TX eta Liam Ó Maonlaí taldeen kontzertuetan dantzatzen du, eta 2024tik AJEETekin lankidetzan aritzen da. Horri esker, Lisboan, Bartzelonan, Londresen, Zurichen, Corken eta Alacanten, besteak beste, aurkeztu du bere lana.