Ane Zapirainen kultur gomendioak
Bere ikuspegi eta hizkuntza propioa aurkitzeak bultzatuta, bere lehen urratsak ematen hasi zen Agortu proiektuarekin bakarkako formatuan, Dantzan Bilaka laguntza programa eta sorkuntza koreografikoan
ANE Zapirain Gorostegi (Bilbao, 1997). Publizitatean eta Harreman Publikoetan Graduatua UPV/EHUn. Hiru urterekin hasi zen euskal dantza eta baletean trebatzen, eta nerabezaroan zehar estilo urbanoetatik igaro zen dantza garaikidea ezagutu arte.
Bere garapen profesionalarekin jarraitzen du dantzari gisa Faktoria Zentro Koreografikoan (Iruña, 2022) eta Mutis Espazioan (Leioa, 2023). Bere ikuspegi eta hizkuntza propioa aurkitzeak bultzatuta, bere lehen urratsak ematen hasi zen Agortu proiektuarekin bakarkako formatuan, Dantzan Bilaka laguntza programa eta sorkuntza koreografikoan.
Ane Zapirainen kultur gomendioak
Abesti bat: Jodida pero contenta (Buika)
Musika talde bat: Tapia eta Leturia. Euskal Herriko ondare kulturala.
Liburu bat: Momo (Michael Ende). Irakurketa erraza eta sakona.
Antzezlan bat: Juana (Aitana Sánchez Gijón eta Chevy Muraday). Antzerkia eta dantza elkartzen dituena.
Film/Telesail bat: Samurai de ojos azules telesaila. Animazio ederra eta harrapatzen zaituen gidoia dauka.
Dantza bat: Natalia García Muro. Interpreterik entregatuena eta pedagogo paregabea.
Koreografo bat: Matxalen Bilbao. Gustu dotorea, sotila eta garbia.
Dantzatzeko toki bat: Mutis Espazioa. Euskal dantza garaikidearen harrobia.
Kultur espazio bat: Dinamoa sormen gunea (Azpeitia).
Temas
Más en Ortzadar
-
Larraitz Ugartemendiaren kultur gomendioak
-
“Folklorea ospea hartzen ari da, jendeak bere sustraiekin konektatu nahi duen garai sozial batean bizi garelako”
-
Unibertso berri bat, bi piezen arteko elkargunetik sortutakoa
-
“Inguruarekin eta beste izakiekin harreman sentikorragoen bidez hausnarketa egitea interesatzen zait”