Lorea Iribar idazlea, dantza eta antzerki irakaslea eta telebistako kolaboratzailea da. Aurpegi ezaguna izango da askorentzat Aizarnazabalgo gaztea, 18 urterekin hasi baitzen ETBko hainbat saiotan parte hartzen: hala nola, Gu ta gutarrak, Go!azen eta Abiapuntua bezalakoetan. Azken urteetan, berriz, antzerkiko zuzendari lanetan dabil. Irakurtzea, idaztea eta dantzatzea du maite. Hala erakusten du sarri askotan jarraitzaile nahikotxo dituen bere sare sozialetan ere. Bere pasioetako bati jarraiki, bi liburu kaleratu ditu: Sueño Eterno lehena, eta Sueño en Libertad kaleratu berri duen bigarrena. Bizitza irribarre batekin eta abenturaz bizitzen saiatzen den artista da.

Lorea Iribarren kultur gomendioak

Abesti bat: Zetak taldearen Zeinen ederra izango den. Ez daukat definiziorik abesti hau zuzenean entzuten dudan bakoitzean sentitzen dudana azaltzeko.

Musika talde bat: Euskal musika taldeen artean, Zetak eta ETS taldeak aukeratuko nituzke. Abeslarien artean, aldiz, Lali Espósito argentinarra gustatzen zait.  

Liburu bat: Nik sortutako liburuak aipatuko nituzke, nire zati bat direlako, baina beste bat aukeratzekotan, Sandra Barnedaren Un océano para llegar a ti esango nuke.

Antzezlan bat: Aspaldian ez naiz antzoki batean izan eta aldatu nahiko nukeen gauza da hori. Hala ere, antzezlanean artean, Hil arte bizi lana aukerako nuke. 

Film/telesail bat: Filmen artean, El color purpura izan da betidanik nire gogokoena. Telesailetan, ordea, La casa de papel aukeratuko nuke oraingoan. Dena den, Casi Ángeles telesaila ere gustuko dut, nire izaera sortzen lagundu didalako. 

Kultur espazio bat: Liburu dendak. Denbora librea bertan pasatzea berezia da niretzat.

Dantzari bat: Egiten duen performancea dela eta, Lola Indigo esango nuke. Behin baino gehiagotan ikusteko aukera izan dut eta ikuskizunaren kalitatea zoragarria da.