Miren Gaztañagaren kultur gomendioak
Aktore oreretarra antzerkian, telebistan eta zineman ibilia da; eta 'Stereo', 'Dialogo', 'Martina', 'Intimidad' edota 'El guardián invisible' bezalako ekoizpenetan agertu da
Miren Gaztañaga Zabaleta (1979, Orereta) Arte Ederretan Lizentziatu zen eta Antzerkiola Imaginarioa taldearekin hasi zen lanean 1999an, 2007. urtean konpainia desegin zen arte. Beste hainbat konpainiekin ere aritu da lanean: Tanttaka, Kukai, Arte Drama, Le Petit Theatre de Pain eta Dejavú panpin laborategia, Hika antzerki taldea, Gorakada, Khea Ziater, etab. Azken urteetan Gaztañaga burubelarri aritu da Bilboko Arriaga antzokiko ekoizpen desberdinetan lanean, azkena, Pascal Rambertek zuzendutako 'Maitasunaren itxiera' izan da. Beste konpainiekin lan egiteaz gain, berezko sormeneko lanak egiteko beharra ere izan du beti. Horien artean daude 'Stereo' (2009), Gabriel Ocina aktorearekin sortutako 'Dialogo' (2012), besteak beste, Eneko Sagardoyrekin batera ondutako 'Heriotza Bikoitza' eta bera ere parte den Kamikaz kolektiboarekin batera sortutako 'Agur eta Dolore' ditugu. Telebistan, 'Martina', 'Beti mugan' eta 'Intimidad' telesailetan lan egin du, besteak beste. Zineman egin dituen lanen artean, 'El guardián invisible' da aipagarrienetako bat.
Miren Gaztañagaren kultur gomendioak:
Abesti bat: HATXE (ft. Peru Galbete)
Musika talde bat: Olafur Arnalds
Liburu bat: 'M ama, eme, ume' (Estitxu Fernandez eta Erika Lagoma) eta 'Vilnis' (Barbara Mingo)
Antzezlan bat: 'Cloture de l’amour', 'Decir lluvia y que llueva', 'Miss Karaoke' (Metrokoadroka)
Film bat: 'Alcarràs'
Telesail bat: 'Breaking Bad'
Kultur espazio bat: Azpetiko Dinamoa
Temas
Más en Ortzadar
-
Larraitz Ugartemendiaren kultur gomendioak
-
“Folklorea ospea hartzen ari da, jendeak bere sustraiekin konektatu nahi duen garai sozial batean bizi garelako”
-
Unibertso berri bat, bi piezen arteko elkargunetik sortutakoa
-
“Inguruarekin eta beste izakiekin harreman sentikorragoen bidez hausnarketa egitea interesatzen zait”