Gema Lasarte Leonet eta Amaia AlvarezUria EHU-ko irakasleak izan diraGorputza eta generoa euskal kulturaneta literaturan lana argitara eramandutenak eta baita ikastaro honetako arduradunakere. Liburuan jasotako hainbat ekarpenhedatzeko asmoz, Eibarren antolatu dute bi egunezluzatuko den ikastaroa. Euskal literaturaneta kulturan emakumeek euren gorputza nolaikusi eta ikusarazi duten subjektu bezala erakusteadu helburu.
Liburuan bi ildo nagusi jorratzen dira: aldebatetik, gorputzaren inguruko irakurketakeuskal literaturan, eta, bestetik, gorputzareninguruko teoriak eta ikuskerak. Hain zuzen ere,literaturaren esparru hori zabaldu nahi izandute ikastarora, gorputza sormen-iturri izanduten sortzaileak ere gonbidatuz, Miren AgurMeabe idazlea, kasu; edo bertsolaritzaren performatibitateaere hizpidera ekarriz, UxueAlberdi bertsolariaren eskutik.
Bestalde, kulturako esparru berrietara hedatunahi izan dute gogoeta: musikaren arlora adibidez,On taldeko abeslari eta gitarrista den ItsasoGutierrezekin edo artearen arlora AinhoaGüemes kazetari eta militante feministarekin.
Gainera, ikastaroan gorputzaren ingurukogogoetak hedatzearekin batera, ezagutza etaesperientzia horiek hezkuntzan nola erabili daitezkeenere aztertuko da, zenbait saio didaktikoeskainiz. Liburuan Mari Luz Esteban edo KattalinMinerrentestuak biltzen dira, besteak beste,eta hauek ere hitza hartukodute udako ikastaro honetan,gaiaren inguruan gogoeta egiteko.
Anitzak izango dira, beraz, eskainikodituzten edukiak Gorputzaeta generoa euskal kulturan eta literaturanikastaroan: gorputza artefeministan, antzerkian, heziketan,poesian, ipuingintzan? IratxeRetolaza EHU-ko irakasle etaidazleak esaterako, Itsaso Gutierrezekinbatera eskainiko du saioaEuskal musika larrutuz: Gorputzadierazpenak eta gorputz irudikapenakeuskal musikan izenpean.
Honetan euskal musikaren esparrura hurbildu,eta “gorputz(ar)en esperientzien inguruan” aritukodira. Horretarako, euskal eszenaren laugorputz kokapen hauek izango dituzte gidari,zenbait hausnarketa-lerro zabaltzeko: musikariarengorputz-kokapena ?kasu honetan, sortzailearengorputza?, kantuan garatzen den gorputzarenerrepresentazioa, musika-testuan errepresentaturikogorputza ?alegia, entzulearengorputz-kokapena, hartzailearen gorputza izangolitzatekeena? eta diskurtso kritikoan garatzenden gorputzaren errepresentazioa edo kulturkritika egiterakoan nola baloratzen den gorputzarenjarrera edo baita generoa ere.
“Geure ibilbide pertsonaletatik abiatuz, eta biokeuskal eszena horretan gorputz-kokapen ezberdinadugula kontuan hartuz abiatuko dugu solasaldia”,azaldu dute. “Nire kasuan, eszenaren bialdeak bizi izan ditut eta testu sortzailea ere izannaiz, gorputz errepresentazioek garrantzi handiadute nire kantu askotan”, dio Itsasok. Iratxeridagokionez aldiz, “hartzailearen lekuan egonnaiz beti, irakurlearen kokapen horretan”.
Beraz, bi kokapen horien arteko elkarrizketa ereproposatuko dutela diote, “baina kontuan harturikeuskal eszenarekiko geure harremana, biona,oso loturik egon dela musika-ibilbide pertsonalarekin”,azpimarratu du musikariak.
SENTSAZIOAK PARTEKATUZ Jakina, ezin gorputzesperientziez eta errepresentazioez hitz egingenero-ikuspegia kontuan izan gabe. Hausnarketa-lerro horietaz aritzeko, esperientziak partekatzearekinbatera, kantuak, bideoak eta testupasarteak eramango dituzte saiora Retolazaketa Gutierrezek, parte-hartzaileekin sentsazioakelkartrukatzeko asmoz.
Ikastaro hau Berdintasuna lantzen duten teknikariei,literatura ikasten ari direnei edota generoaeskolan landu nahi dutenei zuzenduta dagobereziki, baina gaiarekiko interesa duen edonorkparte hartu dezake, ez baitu adinik; artistak,ikasleak nahiz irakasleak ere etor daitezke.
Ikastaroa goizez eta arratsaldez garatuko da etaklaseak presentzialak izango dira. Honetanmatrikulatzeko epea hilaren 24ra arte egongoda zabalik eta parte hartzen dutenek HezkuntzaSailaren ziurtagiria jasoko dute ikastaroahomologatuta baitago.