1. Abesti bat: 'Sunflower', Low.
  2. Musika talde bat: Ibil Bedi.
  3. Liburu bat: 'Canto yo y la montaña habla', Irene Solá.
  4. Antzezlan bat: 'Barrexerka'.
  5. Aktore bat: Adam Sackler.
  6. Film/telesail bat: 'Lost in Translation'.
  7. Artista bat: Emma Ruth Rundle.
  8. Kultur espazio bat: Psilocybe (Hondarribia).

Euskal Herrian musikari ezaguna da Sara Zozaya. Ekosistema artistikoan modu anitzetan parte hartu du, eta horren isla dira Benito Lertxundirekin egindako kolaborazioa zein Rafa Berriorekin ibilbidearen zati bat partekatu izana. 2018an argitaratu zuen lehen EPa, eta ordutik bide oparoa egin du; azkena, attä izeneko EPa izan da.

Lan berri hau Aloud Music zigiluaren babesean argitaratu du, besteak beste Marina Herlop eta Viva Belgrado bezalako artistak bildu dituen zigilua. Ke Leporekin batera ekoitzia, orain bere zuzenekoa Txekian eta Eslovakian aurkeztuko du, BBK Live eta ArcTanGent bezalako jaialdietan parte hartu baino lehen.

Musika Bulegoa bezalako sariak aitortu dizkiote bere ibilbidean, eta gaur egun hainbat proiektu artistikotan murgilduta dabil, adierazpide berriak esploratzen jarraituz.