Urrian “hik hasi” hezkuntzako eraldatzeko elkarteak bi ale argitaratu ditu. Bi ale bikain. Bikain benetan. Gai boteretsuak jorratzen ditu Hala nola: Politika, eskolatik kanpo Editorial gisa. Guztion nahia, Alizia Fernandezen eskutik. Lore bat kaskoan, Xabier Sarasua. Segregazioaren kontrako mahaia, abian, Mikel Agirrezabala. Hezkuntza politizatu beharraz esku askoren eskutik: Ana Ablanedo, nire oso lagun maittia den Nora Salbotx, Eneko Bidegain, Idurre Alonso eta Amaia Alberdi. Edozein heziketa prozesuaren oinarria harremana da, Esti Amenabarro eta Nre Amenabarren eskutik. Estraperlisten bideetatik, sormena zorroztuz, Eñaut Aiartzaguenaren lerro eta gogoetak dira. Zinema euskaraz, denon eskura, Olatz Lasagabasterrek idatzi du. Elkarrekin ikasteko espazio zainduak dira HH laborategiak, Iaz Eider Garderen eskutik. Dagoena ongi erabiltzen ikasi, Ibon Rodríguez. Gazara begira, isilik ezin gara egon, Endika Apalategiren eskutik. Eta amaitzeko, Benetako bidea barrurantz delako..., Esti Akesoloren eskutik. Eta urrian bertan, lehen esan dudan bezala, 38. monografikoa kaleratu du, 198ko orri aberatsaz osatua, gaia guztiz erakargarria, DBHko irakasleen arteko harreman pedagogikoak izenburua duena, eta azpi izenburu honekin: Irakastea eta ikastea bestearekin jardutea denean. Azterketa sakona, baliagarria, guztiz txukuna, eraginkorra. Hortik eta handik ibili dira era berean Adela, Leire Ugalde eta Laura Rayón. Atal ezberdina, Marko teorikoak non irakaslea erdigunean dager, presentzia, esperientzia, identitatea, lekukotasuna, esperientzia, harremanak, eragina, zaintzaren etikoa. Erabilitako Metodologiak, eta noski ondorengo Emaitza eta Analisiak. Narratiba pedagogikoa, irudien eta narrazioen bidez, eta, noski, Ondorioak. Epilogo guztiz interesgarria. Zorionak guztioi, bihotzez eta benetan. Bai, ni ere irakaslea izan naiz urte askotan, irakasle saiatua handik eta hemendik. Zortea handia izan dut, maite nuen horretan nire hoberenak emanaz. Lasai nago, esku honetan dago utzi nuena.
- Multimedia
- Servicios
- Participación