Sabin Polikarpa Arana eta Goirik, Abandoko Arranoak, esaldi bikain hau oguzi (bihoakio euskal abertzaletasunaren aitari omenaldi xume hau) zuen: “Bizkaia Alderdiarentzat, Alderdia Euzkadirentzat”. Hau da, Alderdiak Euzkadi du helburu, horretarako da sortua. Euzkadirentzat darabilgun tresna Euzko Alderdi Jeltzalea da, eta ez dugu sekula ahaztu behar Alderdia Euzkadirentzat egina dela. San Ignazioren egunean, 1895ean, Euzko Alderdi Jeltzalea helburu jakin batekin sortu zuen Sabinek. Ez zuen Abandoko Arranoak eguna halabeharrez aukeratu, beren-beregi baino.

Izan ere, Arana Goiritar Sabinek, “euzkotarren aberria Euzkadi da” oguzi zuenean, euskal nortasuna aldarrikatu zuen, eta aldi berean geure nortasuna baieztatu: euzkotarrontzat egindako aldarrikapena izan zen; euzkotarrak ez zirenentzat, berriz, aldarrikapen argigarria izan zen: gu euzkotarrak gara, ez besterik. Gomutan hartu 1898an Arana Goiritar Sabinek Kubako independentzia zela-eta egin zuen adierazpena. Ez ditzagun ahaztu aldarrikapen horrek Sabini ekarri zizkion ondore txarrak.

Aita abandotarra eta ama bilbotarra izan zituen euskal abertzaletasunaren sortzailearekin batera deadar hau egin behar dugu gaur sekula baino ozenago eta irmoago: Gora Euzko Alderdi Jeltzalea! Garrasi horrek dakartzan ondore guztiak onartu behar ditugu geure egunerokoan; Sabinek aurten 130 urte sortu zuen Alderdiaren balio gorenak geure baino geureago egin behar ditugu, eta proiektu politiko jeltzalea gauzatzeko tresna izan.

San Migel Aralarko Alderdi Egunetik 48 urte bete diren honetan, batasuna eta indarra aldarrikatu behar ditugu. Aberrigintza umegintza da, euskaraz egitea da, euskaldun berbari eustea da… Z jatorrizkoaren alde, ez S asimilatuaren. 130 urteko alderdia dugu; behetik gorako alderdia. Ez dezagun ahaztu gure herria Euskal Herria dela eta gure aberria Euzkadi dela. Gora JEL! Gora Jaungoikoa eta Lagi Zarra! Jelkideok, ez ahaztu: gure ekanduak ahazten baditugu, geure burua joana da. Gora Foronda!