Europako Alderdi Demokratan (EAD) biltzen dira hainbat Europako alderdi politiko eta baita Europako Parlamentuko kide batzuk ere. Guztiek gauza eta helburu batean ados daude, hau da, Europar Batasuna herritarrengandik hurbilago egotea eta sentitzearen beharra, demokrazia sendotzeko eta honako balio partekatuak bultzatu eta indartzea, hala nola: bakea, askatasuna,elkartasuna, hezkuntza, eta harrotasunez herri txikien, geurea barne, kultura desberdinak bermatzea. EAD Renew Europa taldeko kidea da Europako Parlamentuan, 103 ordezkari dituelarik guztira. Gaur egun EAD Europako 17 herrialdetako 21 alderdik osatzen dute, legealdi honetan 10 kide dituelarik: Frantziako Mouvement Democrate alderdiko 4 kide, Alemaniako Freie Wähler Voters alderdiko 3 kide, Euskadiko EAJ-PNVko kide bat, gure Oihane Agirregoitia hain zuzen, Belgikako Les Engagés alderdiko kide bat eta Irlandako Independent Ireland alderdiko beste kide bat. EAD gora doan indar berri, anbibalente eta solidarioa da Europako agertoki politikoan. Esan daiteke guztiok osatzen dutela Europako familia demokrata. Bost urtez behin, EADko alderdi kideetako hautagaiak aurkezten dira hauteskundeetan, eta hori dela eta orain dela urtebete 024ko martxoan eta Florentzia hirian hain zuzen manifestua argitaratu zuten “Gure iraultza Europa da”. Ondoko hauek lirateke proposaturiko helburuetatik interesanteenak edo: Europa subiranoagoa, indartsuagoa, autonomoagoa eta sendoagoan demokrazia irmo defendatzea. Europan eginiko Europa non merkataritza librearen ordez, merkataritza justu baten aldeko lehia bultzatu beharreko konbentzimendua. Etorkizuneko Europa, munduko liderretako bat izan beharra teknologi ezberdinen eta adimen artifizialen inguruan; eskumen gehiago baten beharra hainbat alorretan nola hezkuntzan adibidez. Burokrazia gutxiagoko Europa jomuga gisa. Europa ekologikoa eta pragmatikoa, non trantsizio ekologiko pragmatikoa beharrezkoa den aukera bat izan behar duena eta ez oztopoa. Hortxe adiskide geure aukera ederra: EAD.