JARRAIPENA. Godoten zain egotearen kontrakoa da. Godoten zain egoteak inoiz landatu eta ureztatu gabeko orkidea baten loraldia itxarotea esan nahi baitu. Etorkizuneko argazki hobea aurkitzeko itxaropena ere gal daiteke, baina inoiz ez norberaren itxaropenaren beharra, nahiz eta Godot, espero zena, ez den existitzen eta, beraz, inoiz ez den iristen, ezta iritsiko ere. Godot, norberaren itxaropenaren ordezkapena besterik ez da. Itxaropenik ez dutenen itxaropena. Ameskeri galgarria. Godoten zain egoteak ez du zentzurik, norbere burua engainatzea da, denbora alferrik galtzea. Beste itxaronaldiak ez du denbora galtzen, bete egiten du. Horretarako nahikoa da ulertzea gure itxaronaldi aktiboak baduela zentzua, ez dela utzikeria, ezta asperdura ere, baizik eta ereiteko tentsioa. Izan ere, ilusioa, lana eta aurpegi berriak ereiteko garaia izango da beti. Jarrera berriak, errespetua eta gainditze eta kontzientzia izpiritua ereiteko garaia. Proiektu kolektibo partekatuak ereiteko eta errealitateari itsatsitako utopia ereiteko garaia. Kontua da freskotasunez ereitea, pazientziaz zaintzea eta dagokionean ureztatzea. Zain egotea eta orkideei dagokien denbora ematea da kontua. Eta batzuetan zaila ohi da.

Godot ez da inoiz existitu. Gezurra izan da. Aitzakia. Ez du ezer erein, inoiz ez. Inoiz ez du bildu aurretik ereindako uztarik. Beti gutxietsi izan ditu uztak. Godotek ez zuen, ez du, inoiz sinetsi etorkizuneko proiektu batean. Are gutxiago lider, integratzaile, ireki eta zabal batean. Nahiz eta benetan Godot ez zen, ez den. existitu. Etorkizuneko proiektu hau, liderra, lantzen eta irabazten da, irabazi egingo dugu, guztion artean ukondoz ukondo. Egunez egun lan eginez. Gauez ere. Guztiok. Auzolanean. Denok ala inor ez. Euskal gizarte hobea dugu erronka. Gizarte justuagoa, kohesionatuagoa, inklusiboagoa, berdinagoa xede, helburu. Zabal, etiko eta irekia. Inor baztertzen ez duen gizarte askeagoa. Begirunea eta errespetua goi ikurra duena. Elkarrekikoa esan nahi baita. Bedi bada.