Zirrikituetatik begira

Abenduak 10 Mediterraneoan

10.12.2021 | 00:30
Abenduak 10 Mediterraneoan

Abenduak 10, Giza-eskubideen eguna. Erabateko aldarrikapen saihets ezina: Giza-eskubide guztiak guztiontzat, beti eta salbuespenik ez. Eta garai guztiz trumoitsu hauetan gogoraztekoak alajaina, baina nago gure eguneroko auzitan erdi ito edo murgilduta askotan ahanzten dugula giza-eskubideak pertsona guztiok existitze hutsagatik ditugun oinarrizko eskubide eta askatasunak direla.

Eta beraz gizakiek guztiok, hemen ere inolako salbuespenik gabe, bakea, justizia eta askatasuna bermatua izan ditzaten, ezinbestekoa izango dela eskubide horiek errespetatzea, hala nola, bereziki: bizi- tzarako, adierazpen askatasunerako, etxebizitzarako, kontzientzi askatasunerako, hezkuntzarako, parte-hartze politikorako edota informazioa eskuratzeko eskubidea. Giza-eskubideak pertsonari, emakume ala gizon, aitortzen zaizkion zenbait oinarrizko balore eta ahamenak dira: ukaezinezkoak eta edozein antolamendu juridiko eta demokratikoak babestu, zaindu eta betearazi egin behar dituena.

Norberaren estatus, sexu, joera sexuala, ideologi, pentsamolde, etnia edo herritartasuna edozein izanda ere, ukaezinak direnak eta ezinezkoa izanik hauen kontrako legeak ezartzea. 1945eko urriaren 24an, San Frantziskon, Nazio Batuen Erakundea sortu zen, bakea eta segurtasuna mantentzeko eta nazioen arteko adiskidetasun-harremanak susta- tzeko. Bere sorrerarekin, hainbat nazioek, ankerkeri gehiago ez onartzeko konpromisoa hartu zuten eta horretarako, Nazio Batuen Gutuna osa- tzea erabaki zen, pertsona guztien eskubideak edonon eta une oro bermatzeko ibilbide-orri batekin: Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsala jaio zen. Honen behin betiko bertsioa, Baionan jaiotako gizarte aktibista handi bat izan zen René Cassin euskaldunak gauzatu zuen 1968an.

Giza-eskubideen aldeko mugimendua 1970eko hamarkadan gailendu zen eta gaur egun, 50 urte ondoren, 2021ko abenduaren 10rean, betebeharraren beharrak bere horretan dirau: Itsasotan, Mediterraneoan bereziki, etorkin itoek lotsarazten gaituzte. Etxekolanak bete gabe. Hitza hitz?

Más información

noticias de deia