UELA egun batzuk, hilabete eta 15 eguneko kartzela-zigorra, isun bidez ordezkatua, eta sufragio pasiborako eskubiderako desgaikuntza berezia Auzitegi Gorenak ezarri ondoren, bere eserlekutik banandu dute Alberto Rodriguez diputatua sortutako espektakulu ulertezina baten erdian. Penal arloan, zigor-nagusia (isuna) beteta, gaitasungabetzeak ez dio eragiten diharduen diputatu-izaerari baizik eta kondenak irauten duen bitartean (45 egun) egin beharreko ezein hauteskudetan haren aurkeztetzeari bakarrik. Eta hona hemen Marchena magistradua, berriro bihurrikeriak egiten, berak sinatutako epaiak aldarrikatzen ez duena eskatuz. Parlamentari-arloan badu eragina ere epai honek baina zeharka, hauteskunde-araudipean egondu bait delako. Bertan, Diputatuen Kongresuko Letraduek, nagusi-mailako legelariak bait direla, oso txosten landotu eta arrazoitu batean, parte-hartze politikorako oinarrizko eskubidearen aldeko zentzurik onuragarrienean konpondu behar dela irmo defendatzen eta argudiatzen dute, zalantzarik izanez gero, Konstituzio Auzitegiak behin eta berriz adierazitakoen jarraituz. Zera, txostena loteslea ez bada ere, hitza juridikoa Letraduek esana da esparru estimauta honetan eta ezin zaio jaramonik egin azalpen minimo bat eman gabe.

Auzitegi Goreneko Penal-salak bere sententziak betearazteko eskumena du baina Diputatuen Kongresuari hauteskunde-arauak nola interpretau behar diren agintzeko, iradokitzeko edo argibideak emateko sekula ez. Eta biak egin ditu Marchena magistraduak egundoko harropuzkeriaz. Hau esanda, Kongresuko Presidente andereak, bere aginteaz baliatzerakoan uzkur, errazago jarri dio.

Rodriguez diputatua bide luze bat dauka aurrean, Europatik iritsiko den azken hitza haren aldekoa izango dela ziur nago. Akta kentzea, Kongresuko Letraduen irizpide juridikoa baztertuz, erabaki bidegabea eta zoritxarrekoa izan da. Eta politikari sarraskijaleei arnasa eman die, alderdikeriaren eta onura faltsuen bila zirkuluan hegan egiten hasten direnak dagoeneko. Zelako esperpento...