IZI garen pandemia-denboraldi luze honek hamaika istorio ikusi edota sortarazi dituela ziur nago: istorio propioak, pertsonalak, ezezagunak... gertatuko ez ziren istorioak -edo erabateko desberdin modura gertatu ba ziren- gure bizitzetan koronabirusa bat-batean sartu izan ez balitz normaltasuna zelakoa astinduz. Alde batetik, borrokaz eta gainditzeaz, elkartasunaz, hurbiltasunaz, sakrifizioaz eta enpatiaz hitz egiten duten istorioak dira eta, bestalde, zoritxarrez, bakardadeaz eta sentimendu hautsiez, baita ezintasunaz eta, zenbait kasutan, gaixotasunaz eta heriotzaz ere. Birusa madarikatu batek jositako sare ilun honetan, egoerarik krudelenen bat alboko biktima deiturikoak bizi izan diren eta bizitzen jarraitzen direna da.

Kasu guziak arreta berbera behar arren, gaixotasunarekin zerikusia dutenak aipamen berezia merezi dute: gaixo kronikoak, diagnostiko berantiarra duten edo itxarote-zerrenda amaigabe batean dauden gaixoak, mendekotasuna handia duten pertsonek, minbizia edota iraupen luzeko beste gaixotasunaren bat dutenak, gaixo mentalak... Azken urteko ospitale-presioak, lehen mailako arreta gainezka izanik, covid-gabeko beste gaixo batzuk osasun-sistemara iristea oztopatu bait izan duela nabarmen dago. Osasun-profesional guztiak aipatu behar dira ere, bisusak eragindako hondamendiaz eta ospitaleetan bizitako egoera jasanezinaz inoiz ezingo baitzaie errua bota: lan egin duten baldintza zailak jakinda, osasun-langileak pandemiaren beste alboko-biktimak izan direla argi daukat ere.

Hitzaurre luze honek, ba, koronabirusaz gaixotu gabe covid-9k eragindako biktimak izan direnak gogoratzeko balio dezala. Nere omenaldirik sentituena jasan duten sufrimenduari aurpegia, ahotsa eta bihotza jarri dizkiotenen guztioi, mugarik gabeko haien eskuzabaltasunak guztien kontzientzia, baita sistemaren kontzientzi hotza ere, biziki kolpatu dezala esperoan. Utzi duten duintasun eta bizitzarekiko maitasun legatuak ez du gutxiago merezi.

Olatz Vazquez Aurrekoetxea... Agur! Lux Aeterna.